Profesional eta adituekin lankidetzan

Titulazio ofiziala

Unibertsitate Masterra Erakundeen Nazioartekotzea / Master in Global Business (MBA)

90 ECTS

Iraupena

1,5 urte

BBF-Bilbao

Campusa

Gaztelania, Ingelesa

Hizkuntzak

Zuzeneko hezkuntza

Modalitatea

Presencial

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043918, type=text, options=[]}

Katalogoa

Atzealdea

Profesional eta adituekin lankidetzan

Errealitatearekin konektatuta

Profesional eta adituekin lankidetzan

$titulo.getData()


Erakundeen Nazioartekotze Masterra – Master in Global Business MBA enpresa ingurunearekin eta nazioartekotze prozesu errealak gidatzen dituzten profesionalekin lankidetza estuan garatzen da. Hasieratik bertatik, programak ikaskuntza aplikatua lehenesten du, enpresaren errealitatea ikasgelaren egunerokoaren parte bihurtuz. 

MU Enpresagintzak eta enpresa laguntzaileek modu aktiboan parte hartzen dute masterraren diseinuan eta etengabeko bilakaeran, nazioarteko merkatuetan pilatutako esperientzian oinarritutako ikuspegi praktikoa eskainiz. Lotura horri esker, gaur egun nazioartean jarduten duten erakundeek dituzten erronka, erabaki eta testuinguru errealak lantzen dira.

Programan zehar, sektore askotako enpresek modu jarraituan parte hartzen dute hitzaldiak eskainiz, enpresetara bisitak eginez, erronka errealak proposatuz, praktikak eta master amaierako lanak eskainiz. Horrela, nazioartekotzearen praktika errealera hurbiltzen duen ekosistema profesionala osatzen da. 

Horrez gain, masterrak nazioartekotzearen arloko profesional aktiboen parte-hartze zabala du (gutxi gorabehera %85). Zuzendariek eta arloko adituek, nazioarteko merkatuak, operazioak, hornikuntza-katea, erosketak edo negozioaen garapenean esperientzia duten profesioanal eta adituek beren esperientzia zuzena partekatzen dute ikasgelan, testuinguru nazioarteko errealetan erabaki estrategiko eta operatiboak nola hartzen diren ezagutzeko aukera eskainiz.

Ikuspegi honek Erakundeen Nazioartekotze Masterra enpresarekin eta jardun profesionalarekin estuki lotutako programa gisa sendotzen du, nazioartekotzearen egungo erronkei erantzuteko prestatua, ingurune global aldakor batean.


Unibertsitatea baino gehiago gara