Zibersegurtasuneko Masterra bi espezializazioetan dibertsifikatuko da

Atzealdea

Zibersegurtasuneko Masterra bi espezializazioetan dibertsifikatuko da

MASTERRA

Zibersegurtasuneko Masterra bi espezializazioetan dibertsifikatuko da

2020/2021 ikasturtetik aurrera, Zibersegurtasunaren ibilbidea eta Industriako Zibersegurtasunarena egongo dira aukeran. Lehena Orona-Ideon egingo da eta bigarrena Bilbon

2020·05·29

$titulo.getData()


Azken hiru ikasturteetan, profesionalei zuzendutako Zibersegurtasuneko Masterra Mondragon Unibertsitatearen Orona-Ideo Campusean eman da (Hernani).  Orain arte masterra modalitate erdipresentzialean eskaini da, ibilbide nabarmena eduki duten profesional adituen hitzaldiak eta tailerretan eta enpresako proiektuetan egindako lan praktikoa uztartuta. Prestakuntza eskaintza osatze aldera, Zibersegurtasuneko Masterra berrasmatu da 2020/2021 ikasturteari aurre egiteko. Master berrian, lehen zati komun bat egongo da, eta horren ondoren ikasleek bi espezializazio lerro edukiko dituzten aukeran. Zibersegurtasuna eta Industriako Zibersegurtasuna izango dira espezializazio lerro horiek. Zibersegurtasuna Orona-Ideo Campusean emango da eta bestea, berriz, Bilbon eta PwC aholkularitzaren laguntzarekin. 

Konpententzia berrietan sakontzen

Zibersegurtasunaren ibilbidean, adibidez, segurtasun perimetralerako dauden soluzioen ezaugarriak eta soluzio kriptografikorik sendoenak ezagutu eta ulertu ahal izango dira, bai eta batzuk eta besteak erabiltzeko egokitasunaz hartzen diren erabakiak arrazoitu ere. Industriako Zibersegurtasunaren ibilbidean, berriz, industriako automatizazio ingurune baten osagaiak identifikatzea eta ezagutzea eta protokolo eta teknologia nagusiak ezagutzea izango dira jarduera nagusiak. 

Zibersegurtasuneko Masterrak irakaskuntza aktiboko metodologia bat erabiltzen du, proiektuetan, tailerretan eta jarduera praktikoetan oinarrituta, baita eztabaida eta debate parte hartzaileetan ere. Gainera, ikasketen jarraipenak eta kontrolak ziurtatzen dute parte hartzaileek eduki teknikoei eta jarduerei ahalik eta etekinik handiena aterako dietela.