Martxoak 8: greba feministak oso jarraipen handia izan du Mondragon Unibertsitatean

Atzealdea

Martxoak 8: greba feministak oso jarraipen handia izan du Mondragon Unibertsitatean

Martxoak 8

Martxoak 8: greba feministak oso jarraipen handia izan du Mondragon Unibertsitatean

Mundu osoko mugimendu feministak egindako deialdiari erantzunez, Mondragon Unibertsitateko emakumeek lanuzteak egin dituzten gaur, martxoak 8.

2018·03·08

$titulo.getData()


Martxoaren 8rako mundu mailan egindako lanuzte deialdiak oso arrakasta handia izan du Mondragon Unibertsitateko emakumeen artean. Mugimendu feministarekin batera, sindikatu eta erakunde ugarik deitu dute lanuztera.

Egunean zehar ekitaldi asko egin da Mondragon Unibertsitateko campusetan. Gainera, unibertsitateko ikasleek eta langileek parte hartu dute unibertsitateak campusak dituzten herrietan egin diren elkarretaratzetan.

Beste alde batetik, aipatu behar da Mondragon Unibertsitateak sinatu egin duela, estatuto beste hainbat unibertsitaterkin batera, "Crue con las mujeres" izeneko manifestua. Idatzi horrek bultzatu nahi du genero berdintasuna esparru unibertsitarioan.