Martxoaren 4an, talde-prozesuak errazteko laborategi irekia Bilbao AS Fabrik-en

Atzealdea

Martxoaren 4an, talde-prozesuak errazteko laborategi irekia Bilbao AS Fabrik-en

Lit masterra

Martxoaren 4an, talde-prozesuak errazteko laborategi irekia Bilbao AS Fabrik-en

Saioaren bideratzailea Txelu Balboa Colaborabora kooperatibako kidea. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena.

2022·02·18

$titulo.getData()


Martxoaren 4an, Txelu Balboak Talde-prozesuak erraztea: talde-asmoak izeneko laborategia koordinatuko du Bilbao AS Fabrik-en. Gazteleraz eskainiko den sioa 17:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du. Ekitaldia hau testuinguratzen da Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrak (Lit) antolatu duen Laborategi irekien proiektuan. Ekimen horren bidez, esplorazio-ingurune bat eraiki nahi dugu, ikaskuntza konektatuaren printzipioan oinarrituta, esperimentatuta eta erraztaile lanbidearen inguruan elkarlaneko praktiken ekosistema sustatuta.

  • Izen-ematea (plaza mugatuak): Talde-prozesuak erraztea: talde-asmoak.

Tresna berriak ikasi nahi dituzu talde bati helburu partekatu bat sortzen laguntzeko? Talde-prozesu batean ari zara lanean eta egiten duzuena zertarako egiten ari zareten galdetzen diozue zeuen buruari?

Galdera horietako baten erantzuna baiezkoa bada edo, besterik gabe, elkarlanari eta horrek dakartzan prozesuei buruzko ikuspegia zabaltzeko jakin-mina baduzu, laborategi ireki hau zure gunea da.

 

Gainera, taldeek esparru altu batean lan egin ahal izateko diseinatu dituzten tresnetako batzuekin esperimentatu ahal izango duzu, estrategiari eta ekintzei buruz pentsatzeko orduan zentzua eta gida emateko.


Txelu Balboa Colaborabora kooperatibako kideak lan-esparru bat partekatuko du bertaratutakoekin, talde-asmo bat nola eraiki eta aktibatu azaltzeko, prozesuak errazteko bere esperientzian oinarrituta.