Euskal unibertsitateen manifestu bateratua euskararen nazioarteko eguna dela eta

Atzealdea

Euskal unibertsitateen manifestu bateratua euskararen nazioarteko eguna dela eta

Manifestua

Euskal unibertsitateen manifestu bateratua euskararen nazioarteko eguna dela eta

Unibertsitateok indargune izan behar dugu euskararentzako

2025·12·03

$titulo.getData()


Gaur, abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunean, euskal unibertsitate sistema osatzen dugun unibertsitateon artean (Mondragon Unibertsitatea, EHU, Deusto eta EUNEIZ) idatzitako manifestua argitaratu dugu.

Abenduaren 3a euskararen inguruko kontzientzia irabazteko eguna izan behar da.

Non gauden eta norantz joan nahi dugun pentsatzeko, ezinbestekoa da nondik gatozen gogoratzea.

Horregatik, euskal unibertsitate sistemako unibertsitateok aitortu nahi dugu euskara gure ikasgela eta ikerguneetara iristea posible egin duten pertsonen lan nekaezina. Milaka gurasoren kontzientzia eta tansmisio lana, euskaltegien eginkizun ezinbestekoa, eragile sozio-kulturalen ekarpena, eta erakundeek nahiz herri mugimenduek hezkuntza-sistema euskalduntzeko egindako lanak ahalbidetu du mende erdi batean euskaldunen komunitateak ehunka mila hiztun berri izatea.

Bide honetan, unibertsitateok euskararen indargune izan behar dugu.

Manifestu osoa irakurri