Kirolean espezializazio goiztiarra ekiditeko manifestua sinatu du Mondragon Unibertsitateak, gainerako euskal unibertsitateekin batera

Atzealdea

Kirolean espezializazio goiztiarra ekiditeko manifestua sinatu du Mondragon Unibertsitateak, gainerako euskal unibertsitateekin batera

ADIERAZPENA

Kirolean espezializazio goiztiarra ekiditeko manifestua sinatu du Mondragon Unibertsitateak, gainerako euskal unibertsitateekin batera

Kirol aniztasuna sustatu behar dela defendatzen dute eragin positiboak eta esanguratsuak dituelako kirol errendimenduan, osasunean eta garapen integralean.

2026·02·25

$titulo.getData()


Kirolean espezializazio goiztiarra ekiditea eskatzen duen manifestua sinatu du Mondragon Unibertsitateak gainerako euskal unibertsitateekin batera. Agiri baten bitartez egindako eskaerak oinarri zientifikoa duela azpimarratu dute erakunde ezberdinek. Izan ere, azken urteetan egindako ikerketa zientifikoak izan dira eskariaren abiapuntua.

 

Nazioarteko hainbat azterketek erakutsi dute 13 urte azpitik kirol bakarrean espezializatzeak trebetasun anitzak eskuratzea mugatzen duela, lesio gehiago eta larriagoak izateko arriskua handitzen duela edota, etorkizunean, kirol antolatua uzteko aukerak ugaritzen dituela. 

 

Kirol aniztasuna sustatzeko beharra

 

Horren aurrean, agiriaren sinatzaileek kirol aniztasunak dituen onurak azpimarratzen dituzte. Izan ere, hainbat kirol praktikatzeak eragin positiboak eta esanguratsuak ditu kirol errendimenduan, osasunean, kirol ohituretan eta gazteen garapen integralean.

 

Adibidez, kirolarekiko atxikimendua handiagoa da adin goiztiarrean kirol anitzetan aritu direnen artean, arazo psikologiko gutxiago ere eragiten ditu edota haurraren garapen positiboa gauzatzeko aukera eskaintzen du.

 

Eragileei deia

 

Ondorioz, manifestuaren sinatzaileek deia egiten diete kirolaren sustapenean zeresana daukaten eragileei (administrazio publikoa, kirol klubak, ikastetxeak, enpresa pribatuak edota gurasoak) bat egiteko kirol aniztasunaren alde eta kirol espezializazio goiztiarra ekiditeko.

 

Irakurri manifestua hemen.


Unibertsitatea baino gehiago gara