Manex Aizpurua Alberdi ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' eta 'DOKTORE INTERNAZIONAL’ aipamenekin

Atzealdea

Manex Aizpurua Alberdi ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' eta 'DOKTORE INTERNAZIONAL’ aipamenekin

TESIA

Manex Aizpurua Alberdi ikasleak SOBRESALIENTE kalifikazioa lortu zuen, 'CUM LAUDE' eta 'DOKTORE INTERNAZIONAL’ aipamenekin

2026·11·04

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Development of a Modular and Scalable Battery Energy Storage System

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: Giorgio Spiazzi (Padova University)
  • Bokala: Erick Matheus Da Silveira Brito (Federal University of Viçosa)
  • Idazkaritza: Eneko Unamuno Ruiz (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Litio-ioizko baterien erabilera aplikazio ugarietara zabaltzen da, zelda gutxi batzuez osaturiko sistema txikietatik abiatuta, elkarrekin konektaturiko milaka zelda dituzten bateria handietara. Zelden arteko diferentziek "pack"-aren errendimendua mugatzen dute eta bateriaren zahartzea azeleratzen. Horri aurre egiteko asmoz, tesi honek bateria sistema modular eta eskalagarri baten diseinu eta garapena lantzen ditu. Sistema aurrez zentralizatu bat, potentzia bihurgailu dedikatu batek kontrolaturiko modulu txikiagoetan banatzen da, kontrol maila hareagotzeaz gain moduluen ordezkapen erraza ahalbideratzen duena.

Bateria sistema modularizatzean bere errendimendua hobetzen den arren, elektronikaren kostua eta konplexutasuna ere handitzen dira, dimentsionamendua zailduz. Hori kontuan izanik, iraupen luzeko bateria sistementzako alternatiba eraginkorra izan daiteke, zeinetan bateriaren kostuak baldintzatzen duen nagusiki sistema osoaren kostua, elektronika konplexuago batek lukeen eragina txikituz. Bestalde, sistema modular batean arkitekturak ere errendimenduan eragin zuzena du. Korronte zuzeneko (DC) bihurketan zentratuz, paralelo konexioak kontrolagarritasun eta malgutasun handia eskaintzen dituen arren, serie konexioa beharrezkoa bilakatzen da sistemaren tentsioa eskalatu ahal izateko. Horregatik, paralelo eta serie konfigurazioak konbinatzen dituen alternatiba bat proposatzen da, modulu diseinu bakar bat hainbat aplikazioetan erabili ahal izateko.

Hori esanda, eskala txikiko bateria modular eta eskalagarri baten prototipo bat garatu da tesian zehar, funtzionalitate desberdinak balioztatzeko. Alde batetik, behe mailako kontrola garatu da, paraleloan eta seriean konektaturiko hainbat bihurgailuren arteko potentzia banaketa diferentziala ahalbideratzen duena. Honekin batera, sistemak matxura baten aurrean martxan jarraitzeko duen gaitasuna ere balioztatu da. Bestalde, maila altuago batean funtzionalitate berri bat proposatzen da, sistemaren erredundantzia baliatuz modulu espezifikoetan aldizkako probak egitean datzana. Azkenik, metodo hau aplikatu da litio-burdin fosfatoko (LFP) baterien egoera-estimazioko erronkei aurre egiteko. Aldizkako eguneratzeen bitartez estimazio fidagarriak bermatzen dira algoritmo estandarrak erabiliz.