Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko LEINNeko ikaskuntza-bidaiak aurrera jarraitzen dute

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko LEINNeko ikaskuntza-bidaiak aurrera jarraitzen dute

Learning Journey

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko LEINNeko ikaskuntza-bidaiak aurrera jarraitzen dute

Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan Graduan(LEINN) Corea, Costa Rica eta Berlin-eko Learning Journey-ak martxan daude.

2021·06·02

$titulo.getData()


Pandemiaren egungo testuingurua kontutan hartuz, eta ikaskuntza-bidaiak egin ahal izateko segurtasun-neurri guztiak jarraituz, Mondragon Team Academyko laborategi-saretik, eta, zehazkiago, LEINN Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako graduan, bidaiak egiten dituen Travelling U start up delakoarekin batera, apustu bat egin da pertsona ekintzaile eta berritzaileen proiektuak garatzen jarraitzeko, ikuspegi globaleko erronka garrantzitsuenekin konektatu ahal izateko.

Hori dela eta, martxoaren 14an, Bilbo, Oñati, Irun eta Valentziako laborategietako Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Graduko (LEINN) 95 ekintzailek euren Learning Journey Seúl (Hego Korea) hasi zuten, herrialde asiarrera bidaiatuz. Learning Journey hau Koreako SKHU Unibertsitatearekin eta TravellingU-rekin lankidetzan garatzen da. Unibertsitate horrek badu tokiko ekintzailetza-laborategi bat, non LEINN garatzen den, eta, beraz, Koreako hiria hub estrategikoetako bat da Mondragon Team Academyren laborategi-sarearen nazioarteko garapenean.

LEINNeko ekintzaile gazteak Hego Koreako ekosistema ekintzailera barneratzen dira, hainbat enpresa multinazionalekin konektatuz, hala nola Samsumg, Happy Bridge jatetxeen frankizia bezalako errealitate kooperatiboak eta Asan Foundation, Hyundairen fundazioa, Ipar Koreako errefuxiatuentzako taldeko ekintzailetza-proiektua bezalako proiektu sozialak. Egonaldiak 12 aste irauten du, 24 milioi biztanleko megalopoli korearrean bizi dira eta Seúl Innovation Parken lan egiten dute, Seúl hiriaren berrikuntza-esparruko proiektu estrategikoetako batean.

Hiritar globalak hezteko apustua ez da hor geratzen. LEINNen bigarren urterako, AEBetarako ohiko bidaiarako murrizketak izanik, Costa Ricako Learning Journeyak aktibatu dira, eta apirilean Oñatiko, Irungo, Bilboko eta Valentziako 114 leinner bertara mugitu dira, herrialdean 4 asteko egonaldia osatzeko. Helburuak hauek izango dira: Amerika Erdialdea ezagutzea eta Latinoamerikako ekosistema ekintzailearen lehen ikuspegia izatea, iraunkortasuna eta ODSak funtsezko elementu gisa ulertzea proiektuak garatzeko orduan, Costa Rica lider bat baita iraunkortasunean maila globalean, eta, azkenik, garrantzi gutxiagokoa ez den arren, herrialde tikoko gizarte-proiektuen errealitatearekin konektatzea.

Bi bidaia horiek bat egiten dute lehen urtekoak egindakoekin; izan ere, irailaz geroztik, LEINNeko 80 ekintzailek baino gehiagok Berlinera bidaiatu dute, eta beste 40 egun hauetan bidaiatzen ari dira. Berlingo lehen urteko Learning Journey honen helburu nagusia munduko ekintzailetza eta berrikuntza-ekosistemarik puntakoenetako batekin konektatzea da, baita esparru horretako Europako erreferentzia nagusietako batekin ere. Gainera, ekimen kultural eta sozialez betetako hiria da, eta bereziki erakargarria egiten dute proiektu ekintzaileak garatzeko.

Ondorio gisa, ekintzaile globalen garapenak aurrera jarraitzen du LEINNen, eta ekintzaileak proiektu berriak ezagutzeko, konektatzeko eta sortzeko aukera izaten ari dira lehen aipatutako herrialdeetan. Pandemiaren egungo testuinguruan, gizarte gisa ditugun erronka globalekin eta ziurgabetasun ekonomikoen aurrean, bidaia horiek dira aukerarik onena espiritu ekintzailea lantzeko eta horiei irtenbidea emango dieten proiektu berriak proposatzeko. Beraz, hezkuntza ekintzailea eta haren begirada globala funtsezkoak dira egungo osasun eta ekonomia-krisiari aurre egiteko.

Costa Rica-ko Learning Journey-ko hainbat argazki hemen: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72157719325425385

Berlin-eko Learning Journey-ko hainbat argazki hemen: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72157716425283822/with/50478679772/