Suhiltzaileekin ikastaroa

Atzealdea

Suhiltzaileekin ikastaroa

SOZIOKULTURALA

Suhiltzaileekin ikastaroa

Larrialdi taldea prest emergentzia egoeren disoluzioan laguntzeko.

2018·10·02

$titulo.getData()


Ikastetxe Nagusiaren kudeaketa ikasleen partehartzean oinarritu dadin, egoiliarrak lan talde ezberdinetan banatu eta etxearekiko ardura bat hartzen dute. 

Lan talde horietako bat larrialdi taldea da, zeinaren helburua MGEPeko emergentzia taldearekin elkarlanean jardunez, larrialdi egoeren disoluzioan laguntzea den. Helburu hori betetzeko larrialdi taldeko kideek ikasturtean zehar hainbat formakuntza jasotzen dute. Oraingoan Oñatiko Suhiltzaileekin elkartu dira suaren jokaera eta ebakuazio bat burutzeko jarraibideen inguruan ikastaro bat egiteko. 

Nahiz eta emergentzia batean egoiliarrek ez duten inongo ardurarik, prestakuntza honek beraien trebakuntza handitu eta ezagutzak Biteriko komunitateari transmititzeko aukera ematen du.