Marketing Digitaleko Masterra eta Erakundeen Nazioartekotzeko Masterreko ikasleek beraien diplomak jaso zituzten

Atzealdea

Marketing Digitaleko Masterra eta Erakundeen Nazioartekotzeko Masterreko ikasleek beraien diplomak jaso zituzten

Diploma Banaketa Bilbo

Marketing Digitaleko Masterra eta Erakundeen Nazioartekotzeko Masterreko ikasleek beraien diplomak jaso zituzten

Diploma jasotzeko ekitaldia urtarrilaren 17an izan zen Bilbon Berrikuntza Faktoria-n eta ikasleak beraien familia eta ikaskideekin batera egon ziren.

2020·01·21

$titulo.getData()


Diploma jasotzeko ekitaldia urtarrilaren 17an izan zen Bilbon Berrikuntza Faktoria-n eta ikasleak beraien familia eta ikaskideekin batera egon ziren. Ekitaldia Enpresagintza Fakultateko Kudeaketa Talentuaren Sorkuntza eta Garapenaren arloko koordinatzailea den Mikel Mesonero-k ireki zuen. Ondoren, master bakoitzeko koordinatzaileek ere hartu zuten parte, gaur egun bai marketing digitalean eta baita nazioarteko inguruan ditugun erronkak ere aipatuz. 

Ondoren, master bakoitzeko hainbat ikaslek beren esperientzia kontatu zuten, bai klaseen inguruan edota alderdi akademikoa,  baina batez ere, masterrean lortutako kontaktu sarea eta praktikak nabarmendu zituzten. Beren esperientzia kontatzeaz gain, ikaskideak ere ez zituzten ahaztu.

Zehazki, marketing digitaleko masterrari dagokionez gaur egun ze enpresetan dabiltzan lanean aipatu zen, eta erakundeen nazioartekotzearen masterrari dagokionez, atzerrian lanean dauden eta ekitaldira joan ezin izan ziren ikasleak gogoratu ziren.
 
Ikasleen parte-hartze hori, zalantzarik gabe, ekitaldiaren atalik hunkigarriena izan zen, unibertsitateari eta irakasleei eskertu baitzieten esperientzia, baina baita haien familiei emandako laguntza ere. Txaloak izan ziren guztientzat, bai ikasle eta baita senideentzat ere

Diplomak jaso ondoren, Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak itxi zuen ekitaldia.

Ekitaldiko argazki guztiak ikusteko: 
https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/with/49412815948/