Badugu logotipoa Euskadiko XXI. Unibertsitate Kirol Txapelketarako

Atzealdea

Badugu logotipoa Euskadiko XXI. Unibertsitate Kirol Txapelketarako

Logotipo diseinuaren ebazpena

Badugu logotipoa Euskadiko XXI. Unibertsitate Kirol Txapelketarako

90 diseinu ezberdin eta 41 partaide logotipo diseinu lehiaketan

2021·04·12

$titulo.getData()


Dagoeneko, badugu Euskadiko XXI. Unibertsitate Kirol Txapelketarako logotipo diseinu irabazlea! Txapelketa 2021ean ospatuko da baina pandemia dela eta, bertan antolatuko diren jokamoldeak eta data egokia noiz izan daiteken aztertzen ari gara
 
Aurkeztutako 90 diseinuak aztertu eta gero, MGEPko diseinuko irakasleek osatutako epaimahaiak eman du bere ebazpena. Diseinu irabazlea, EHU-ko ikaslea den Susana Bartolomé-k egindako 11.1 diseinua izan da.
 
Hauek izan direlarik diseinuko departamentutik jaso ditugun azalpenak: indar gehien duen logotipoa da, eta letrak txikitxoak izan arren, aplikazioak egiterako garaian interesgarriena iruditzen zaigu. Bisualki epeltasuna eta gertutasuna trasmititzen du, eta esanahi aldetik lehiaketako tantoak apuntatzeko notak edo estrategia baten marrazkiak gogorarazten dizkigu. 
 
 
Zorionak Susana eta eskerrik asko denoi lehiaketan parte-hartzeagatik! 41 ikasle izan zarete lanak aurkeztu dituzuenak.