Lit Masterreko lehen belaunaldiko ikasleen graduazio ekitaldia

Atzealdea

Lit Masterreko lehen belaunaldiko ikasleen graduazio ekitaldia

Lit Masterra

Lit Masterreko lehen belaunaldiko ikasleen graduazio ekitaldia

Ekitaldia Madrilen egin zen, hilaren 18an. Bertan, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterreko lehen edizioa egin duten ikasleek parte hartu zuten.

2021·07·05

$titulo.getData()


Pasa den ekainaren 18an, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit) lehen promozioaren graduazio-ekitaldia egin genuen Madrilen. Ekitaldia TeamLabs egoitzan egin zen, eta bertan parte hartu zuten Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eta TeamLabs ikaskuntza laborategiko ordezkariek.

 

Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoaren hitzetan, "programa hau lanbide berri batean hezten ari da, ikaskuntzaren erraztaileen lanbidean, hain zuzen ere. Horrek mugitzen garen espazioak aldatuko ditu eta jende askorengan eragin handia izango du". Felix Lozano Teamlabsen sortzaileetako batek gaineratu zuenez, "masterra diseinatzen hasi ginenean genituen itxaropen guztiak gainditzen ari da".

 

Gonbidatu berezia Carlos Magro berrikuntzan eta hezkuntzan aditua izan ze. Magro da Asociación Educación Abierta elkarteko lehendakariordea. (Hemen irakur daiteke Carlos Magroren hitzaldi osoa).

 

Gainera, ekitaldian parte hartu zuten masterreko lehen edizioan graduatutako 14 ikasleetako batzuk.