Apirilaren 6an, online saioa aurkezteko Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)

Atzealdea

Apirilaren 6an, online saioa aurkezteko Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)

Lit masterra

Apirilaren 6an, online saioa aurkezteko Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)

Ekitaldia online eskainiko da eta 18:00etan hasiko da. Aurkezpenean parte hartuko dute masterreko koordinatzaileek eta eta aurreko edizioetako ikasle ohiek. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

2022·03·17

$titulo.getData()


Datorren apirilaren 6an, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza-laborategiak informazio saioa eskainiko dute  Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrak (Lit) 4. edizioa aurkezteko. Master horren helburua da profesionalak trebatzea erraztaile lanbide berrian, hau da, prestatzea profesionalak gai izango direnak ikasteko esperientzia berritzaileak diseinatzeko eta ikaskuntza prozesuak errazteko.

  • Informazio-saioa irekia da eta Zoom bidez eskainiko da. Aldez aurretik izena eman behar da: eman izena apirilaren 6ko saioan izena eman.

Ordubeteko saioan, antolatzaileek azalduko dituzte bideratzailearen profilaren gaitasun garrantzitsuenak, masterraren metodologia eta edukiak eta edizio honetako berrikuntza nagusiak. Entzuleen galderak eta zalantzak ere argituko dira saioan. Saioa gazteleraz eskainiko da. Gainera, saioan parten hartuko dute aurreko edizioko ikasle ohiek.

 

Ekitaldia gidatuko dute Beatriz García Gzlez-ek eta Agurtzane Martinezek, hurrenez hurren, TeamLabs-eko eta Mondragon Unbirtsitateko koordinatzaileak masterrean.