Leire Elorza Azpiazu ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Leire Elorza Azpiazu ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen
Leire Elorza Azpiazu ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

- Tesi titulua: Partial discharge-free electrical machine design for electromobility drives based on wide bandgap semiconductors
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Andrea Cavallini (University of Bologna)
- Bokala: Claudia Martis (Technical University of Cluj-Napoca)
- Idazkaritza: Francisco Javier Poza Lobo (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Mugikortasun jasangarrirako trantsizioak ibilgailu elektrikoen garapena bizkortu du, eta banda debekatu zabaleko (WBG) bihurgailuek potentzia- eta efizientzia-dentsitate handiagoa ahalbidetzen dute. Hala ere, kommutazio azkarreko uhin-formek fidagarritasun-arazoak sortzen dituzte isolamendu-sistemetan, deskarga partzialen (PD) arriskua handituz, bereziki espiren arteko isolamenduan, eta bizitza baliagarria murriztuz.
Tesi honek WBG bihurgailuekin funtzionatzen duten eragingailuetarako isolamendu fidagarriak diseinatzeko tresnak eta jarraibideak proposatzen ditu, PDen murrizketan oinarrituta. Ikerketa hiru ildotan egituratzen da: (1) PDaren hasierako tentsioa (PDIV) baldintza adierazgarrietan estimatzea, (2) diseinu eta fabrikazioaren eragina ebaluatzea eta (3) estres termiko eta elektrikopeko iraunkortasuna aztertzea diagnostiko-markatzaileekin.
PDIVa modelatzeko, Extended Dakin's eta parallel-plate ekuazioak moldatu eta garatu dira. Garapen hauek 140 laginetan baliozkotu dira baldintza ezberdinetan, %–5,3 eta %–2,5 batez besteko errorearekin. Eredu hauek simulazioan oinarritutako metodoen zehaztasuna berdintzen dute, baina esperimentazio beharrik gabe eta kalkulu azkarragoekin. Espiren arteko isolamendurako garatuak izan arren, lurrerako sistemetan ere aplikagarriak direla erakutsi da, batez ere Extended Dakin's modeloa, parametroen doikuntzarik behar ez duelako.
Fabrikazio-prozesuen eragina enpresa industrialekin lankidetzan aztertu da. Esaterako, harilkatu mota desberdinak eta erretxinaren aplikazioa aztertu dira. PDIVaren neurketek diseinuaren ahuleziak garaiz atzematea ahalbidetu dute, azken deseinu eta produktu sendoagoak lortuz.
Zahartze-probek baieztatu dute tenperatura altuak eta WBGak sortutako estres elektrikoak iraunkortasuna murrizten dutela. Zahartze termomekanikoak ez du akats bizkorragorik eragin isotermikoarekiko, esfortzu mekanikoaren eragina material guztietan ez dela orokorra adieraziz. PDen markatzaileak, PDIV eta deskarga magnitudea, degradazioaren eta akatsaren adierazle fidagarrienak izan dira.
Emaitza hauek isolamenduaren modelatzea eta baliozkotzea motorraren garapen-prozesuan txertatzearen alde egiten dute. Etorkizunean ereduen balidazioa zabaltzea eta bobinatze-tekniken eragina espiren artean ebaluatzea proposatzen da, besteak beste.
