Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleen Learning Journeya Madrilen

Atzera

Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleen Learning Journeya Madrilen

LEARNING JOURNEY

Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleen Learning Journeya Madrilen

Unibertsitate Europarra, Teknologia Biomedikoetako Zentroa eta Medtronic enpresa bisitatu dituzte Mondragon Unibertsitateko Masterreko ikasleek

2020·01·31

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleek 3 egunez bisitatu dute Madril, lehen eskutik ezagutu ahal izateko arlo biomedikoko azken berrikuntzak. Bidaia kokatzen da Masterrean antolatzen diren Learning Journeyen barruan eta, oraingo honetan, taldeak bisitatu ditu Madrileko Unibertsitate Europarreko Ospitale Simulatua eta Medtronic enpresa, mediku zerbitzu eta soluzioen mundu mailako liderra.

Unibertsitate Europarreko bisitan, Borja Rodríguez Dr.ak, Ingeniaritza Biomedikoetako Graduko koordinatzaileak eta Lourdes Martín Dr.ak, Ospitale Simulatuko koordinatzaileak lagundu zituzten Mondragon Unibertsitateko ikasleak euren zentroko Ospitale Simulatuari eginiko bisitan. Bisitan, ikasleek ezagutu ahal izan zuten nola jartzen diren praktikan Planifikazio eta Entrenamendu Kirurgiko ikasgaian landutako ezagutzak; izan ere, Ospitale Simulatuan egiten dituzte praktikak medikuntza, erizaintza eta beste titulazio batzuetako ikasleek. Instalazioek konplexutan askoko simulatzaileak dituzte, hala nola, hari gabeko sentsoredun manikiak edo errealitate birtual edo areagotuan oinarritutako entrenamendu sistemak.

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Teknologia Biomedikoen zentroan, Pablo Cuesta Dr.ak eta Ricardo Bruña Dr.ak eskaini zuten jardunaldi teoriko/praktikoa magneto-enzefalografiari (MEG) buruz. Fernando Maeztu Dr.a buru duen taldea aitzindaria da neurozientziatan MEG teknologia erabiltzen eta jardunaldian zehar neurozientziaren oinarrizko printzipioak landu ziren, baita erlazionatutako neuro-irudi teknologiak. Gainera, kasu praktikoa burutu ahal izan zen Espainian diren bi MEG makinetako bat erabiliz eta seinale nahiz datu prozesamendu teknikak aztertu ziren ingeniaritza biomedikoaren ikuspegitik. Bisita honetan, ikasleek ikusi ahal izan zuten Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoetako Masterreko “Bioseinaleen prozesamendu aurreratua” ikasgaian eskuratutako ezagutzaren aplikagarritasuna.

Bidai diseinatzeko orduan, Masterreko irakasleek ez zuten albo batera utzi nahi izan sektorearen eremu industriala eta horrela ikasleak Medtronic enpresaren instalazioetara joan ziren, munduko liderrak produktu terapeutiko elektro-medikuen salmentan. Impact departamenduaren taldeak, Medtronic barruan formazio ardura duenak, azaldu zituen enpresaren jatorria, negozio arloak eta Medtronic-eko ingeniari biomedikoaren rolak. Gainera, ikasleek tailerretan parte hartu zuten hurbiletik ezagutzeko Medtronic-ek komertzializaturiko hiru produktu: desfibriladore intrakardiakoak eta taupada-markagailuak, intsulina bonbak diabetikoentzat neurokirurgiarako nabigatzaileak. Bisita hau guztiz lerrokatutako dago masterreko helburuekin, merkatuan garatzen ari diren teknologia biomediko berri eta aitzindarien eredu baita.

320x162

320x162

320x162