Webgune berria du Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak

Atzera

Webgune berria du Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak

Lanki

Webgune berria du Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak

Site berrian bildu dute, 2001. urtean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sortutako kooperatibismoaren erreferentziazko ikerketa taldeari buruzko informazio guztia.

2021·02·14

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak webgune berria sortu du: 

Sitearen helburua da ikerketa taldearen informazio guztia toki batean biltzea. Hala, webgune berrian jaso dute, besteak beste, taldeari buruzko albisteak, ikerketa taldeak eskaintzen dituen kooperatibismoari buruzko formazioen gaineko zehaztapenak, eskaintzen dituzten aholkularitza zerbitzuak, esku artean dituzten proiektuak, jorratzen dituzten ikerketa ildoak eta doktorego programaren gaineko informazioa. 

 

Gainera, webgune berrian, interesatu guztiek eskura izango dituzte, PDF formatuan, orain arte taldeak argitaratuko LANKI Koaderno guztiak. Argitalpen horretan jorratzen dituzte, modu monografikoan, kooperatibismoari buruzko gai desberdinak. Argitalpenen atalean, halaber, kontsultatu ahal izango dira LANKIk argitaratutako argitalpen akademiko guztien erreferentziak. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2001. urtean sortutako taldeak hiru helburu nagusi ditu: batetik, Arrasateko esperientzia kooperatiboa eta, oro har, mugimendu kooperatibista aztertzea; bestetik, ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea eta, azkenik, gizarte-berrikuntza eta autoeraketa bultzatzea.