Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak pertsona bat kontratatu nahi du LANKI Kooperatibismoaren ikertegian lan egiteko

Atzealdea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak pertsona bat kontratatu nahi du LANKI Kooperatibismoaren ikertegian lan egiteko

Lan-eskaintza

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak pertsona bat kontratatu nahi du LANKI Kooperatibismoaren ikertegian lan egiteko

Curriculumak jasotzeko epea irekita egongo da 2026ko irailaren 11ra arte.

2026·07·24

$titulo.getData()


Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kontratatu nahi du pertsona bat LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian lan egiteko. Curriculumak jasotzeko epea irekita egongo da 2026ko irailaren 11ra arte.

 

LANKI Kooperatbismoaren Ikertegia (bidali CV hemen)

 

Kooperatibismoan eta gizarte ekonomiaren alorrean formazio, ikerketa eta aholkularitza lanetan aritzeko irakasle-ikertzailea behar dugu. Nazioarteko testuinguruetan eta bertako eragile kooperatiboekin lankidetzan aritzeko gaitasuna duen pertsona baten bila gabiltza.

 

Arloa

- LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia.

 

Egiteko nagusiak

- Formazio kooperatibo eta aholkularitza lanak egitea kooperatibetan (euskal ekosistema kooperatiboan eta nazioarteko testuinguruan).

- Kooperatibismoa eta gizarte ekonomiaren alorrean ikerketa eta berrikuntza proiektuak kudeatzea eta garatzea.

- Mondragon Unibertsitateko gradu eta master eskaintza giza eta gizarte zientzietan irakasle aritzea.

 

Betekizunak

- Kooperatibismoan eta ekonomia sozialean interesa, ezagutza edota praktika.

- Unibertsitate mailako ikasketak enpresa edo gizarte zientzien alorrean. 

- Kooperatibismoaren alorrean ikertzeko eta irakasle aritzeko interesa eta gaitasuna. 

- Gaitasun oso altua ingelesez (ahoz zein idatziz), ikertzeko, formazioan aritzeko eta nazioarteko harremanak kudeatzeko.

- Euskaraz C2 mailako gaitasuna.

 

Baloratuko da

- Gestio eta enpresa alorrean esperientzia eta ezagutza.

- Doktorea izatea eta ikerketan esperientzia izatea.

- Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana. 

- Berrikuntzarako sena, proaktiboa eta sortzailea izatea.

- Taldean eta sarean lan egiten jakitea.

- Ingelesez C2 maila akreditatua izatea.

- Euskaraz C2 maila akreditatua izatea.

 

Kontuan hartuko da

- Gida baimena (B) eta autoa.

 

Eskaintzen da

- MONDRAGON Taldeko ekosisteman lan egitea, unibertsitate kooperatibo baean.

- Enpresa eredu aurreratuak ezagutzeko eta ikertzeko testuingurua.

- Euskal Herriko nahiz nazioarteko kooperatiba sareetan lankidetzan aritzeko aukera.

- Genero berdintasunarekin eta feminismoarekin konpromiso aktiboa daukan enpresan lan egitea.

- Kontziliaziorako eta erantzukidetasunerako aukerak errazten dituen malgutasun markoa.


Unibertsitatea baino gehiago gara