LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak 25 urte bete ditu
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak 25 urte bete ditu
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak 25 urte bete ditu
Mende laurden beteko du kooperatibismoaren ikerketa ardatz duen ikertegiak. Azaroaren 27an, arratsaldez, urteurren ekitaldia egingo dute IdeiEnean.
Aurten LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak mende laurdena bete du. Urte horietan zehar, XXI. mendeko kooperatibismoa eraikitzeko helburuarekin, esparru ezberdinetan aritu da ikertegia.
Helburu hori lortzeko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak bi betebehar nagusi ditu: alde batetik, unibertsitateko ezagutza eta kooperatiben praktika uztartzea eta, bestetik, bertako eta kanpoko errealitatean eragitea hezkuntza kooperatiboa, ikerketa eta aholkularitza eta zabalkundearen bitartez.
Hezkuntza kooperatiboan, esaterako, 20.000 kooperatibista baino gehiagok jaso dute formazioa LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren eskutik eta, horretaz gain, masterak, aditu tituluak eta profesionalei zuzendutako zenbait ikastaro eskaintzen dituzte.
Horretaz gain, ikerketa eta transferentziaren arloan, hainbat izan dira mende laurden honetan gidatutako proiektu, ikerketa eta aholkularitza lan.
Azkenik, zabalkundeari dagokionez, ezagutza gizarteratzea lortu da urte hauetan argitaratutako aldizkari, liburu, artikulu edota ikus-entzunezkoekin.
Ekitaldia IdeiEnean
Azaroaren 27an, arratsaldez, LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak ekitaldia egingo du hogeita bosgarren urteurrenaren harira. Ekitaldia IdeiEnean, Aretxabaletan, egingo da arratsaldeko bostetan.
