Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da

Atzealdea

Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da

Izendapena

Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko errektore izendatua izan da

Izendapena 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

2026·09·24

$titulo.getData()


Gaur, irailak 24, Mondragon Unibertsitateko presidenteak bidalitako komunikatuan jakinarazi da, Unibertsitateko Kontseilu errektoreak ezohiko bilera egin duela eta Lander Beloki, egungo Enpresagintza Fakultateko Dekanoa, Mondragon Unibertsitateko errektore berri izendatzea erabaki duela. Izendapen hori, 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Era berean, jakinarazten da egungo errektoreak, Vicente Atxak, 2026ko abenduaren 31n amaituko duela Mondragon Unibertsitatearen buru gisa egin duen lana, karguan hamabi urte eman eta hirugarren agintaldia bukatzean.

Komunikatuan aipatzen da haren lidergoak modu esanguratsuan lagundu duela Mondragon Unibertsitateak gizartean duen eragina sendotzen bai eta Unibertsitatearen hazkundean eta naizoateratzean. Bereziki nabarmentzen dira haren giza kalitatea eta konfiantzazko harremanak sortzeko duen gaitasuna eta horrek arrasto sakona utziko duela bai Unibertsitatean, bai bertako kide guztiengan.

Kontseilu Errektoreak bere esker ona eta aitortza adierazi dizkio Vicente Atxari bere konpromisoagatik eta egindako lan baikinagatik, Mondragon Unibertsitatea posizio sendoan uzten baitu etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Azkenik, Kontseilu Errektoreak bere konfiantza osoa adierazi dio Lander Belokiri etapa berri honetan Mondragon Unibertitateko buru izateko. Era berean, nabarmendu du haren ibilbideak eta esperientziak berme sendoa eskaintzen dutela Unibertsitatearen erronkak eta aukerak arrakastaz gidatzeko.