Lanbide Heziketako 2. mailako ikaslegoaren artean sormena sustatzeko saioa

Atzealdea

Lanbide Heziketako 2. mailako ikaslegoaren artean sormena sustatzeko saioa

SORMENA SUSTATZEN

Lanbide Heziketako 2. mailako ikaslegoaren artean sormena sustatzeko saioa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ekintzailetzaren kultura sustatzeko programa bat dauka abian ikasleei zuzenduta

2019·12·11

$titulo.getData()


Azaroko azken astean “Lanbide Heziketako 2. mailako ikaslegoaren artean sormena sustatzea” deituriko formakuntza saioa burutu zen Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Lan Mundurako Bestelako Gaitasunak Ikasten - LMGBGI – iniziatibaren barnean kokatu zen eta ekintzailetasun kultura sustatzeko gure eskolak martxan duen proiektuaren baitan burutu da.

Ikasketak amaitu ondoren ekintzailetasunean murgiltzeko ikuspuntu ezberdinak landu dira, besteak beste, sorkuntza baloratuz eta sorkuntzari etekina ateraz, sorkuntzaren emotibitatearen bitartez, gure ikasleei jada badituzten sormen-gaitasunak garatzen lagundu zaie.  

Manahmana aholkularitza etxeak gidatu du formakuntza hau eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleen artean arrakasta handia izan du. 

*Aktibitate hau Eusko Jaurlaritzak sustatua izan da.