Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzera

Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan-poltsa

Hezkuntzan eskolak emateko lan-poltsa ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lan-poltsa ireki du Hezkuntzan eskolak emateko 2018-2019 ikasturtean. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.

2018·07·04

$titulo.getData()


Lan-poltsan izena emateko interesa dutenek hurrengo helbidera bidali beharko dute curriculuma: https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin

Curriculuma bidaltzerakoan, interesatuek aukeratu beharko dute webgunean “Hezkuntza” jakintza arloa; lan-poltsaren erreferentzia ere adierazi beharko dute mezuan (lan-poltsa bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, adierazi mezuan aukeratutako erreferentziak).

Hezkuntzako hurrengo lau arlotan ireki da lan-poltsa:

Arloak

  • Giza eta Gizarte Zientzia didaktikan irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-007-18).
  • Hizkuntzen eta literaturaren didaktikan eta soziolinguistikan irakaslea. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-008-18).
  • Haur Hezkuntzan alderdi psikopedagogikoak eta haurraren garapena. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-009-18).
  • Lehen Hezkuntzan alderdi psikopedagogikoak eta haurraren garapena. (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-010-18).

Profila

  • Doktorea izatea hobesten da, bestela lizentziatua edo graduatua.
  • Euskara: C1/C2.
  • Ingelesa ezagutzea (C1 gutxienez) hobesten da.
  • Lan esperientzia: irakaskuntzan eskarmentua.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.