Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduetan eskolak emateko, bi pertsona kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduetan eskolak emateko, bi pertsona kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan-eskaintza

2023-2024 ikasturtean, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduetan eskolak emateko, irakasleak kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2023ko uztailaren 10ean.

2023·06·28

$titulo.getData()


Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? 

 

2023-2024 ikasturtean aritzeko, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduetan eskolak emateko irakasleak kontratatu behar ditu. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2023ko uztailaren 10ean. 

 

Lehen Hezkuntza graduko irakaslea (bidali CV, hemen)

  • Lehen Hezkuntzan graduatua edo diplomatua izatea.
  • Lehen Hezkuntzan eskarmentua izatea eta etapa ondo ezagutzea.
  • Hezkuntza berrikuntza prozesuetan esperientzia izatea.
  • Unibertsitate mailan irakasle lanetan aritu izana hobesten da.
  • Doktorea izatea hobesten da.
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

Haur Hezkuntza graduko irakaslea (bidali CV, hemen)

  • Haur Hezkuntzan graduatua edo diplomatua izatea.
  • Haur Hezkuntzan eskarmentua izatea eta etapa ondo ezagutzea.
  • Hezkuntza berrikuntza prozesuetan esperientzia izatea.
  • Doktorea izatea hobesten da.
  • Euskara: C1 / C2.
  • Ingelesa: C1 izatea hobesten da.
  • Ikerketan eta transferentzian aritzeko gogoa du.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!

—-------------------

Lege oharra:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.

Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.