Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko (Biblioteka) koordinatzailea kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko (Biblioteka) koordinatzailea kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

lan eskaintza

Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko (Biblioteka) koordinatzailea kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak langile bat kontratatu nahi du koordinatzeko Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroa (Biblioteka). Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma Mondragon Unibertsitatera.

2018·06·25

$titulo.getData()


Curriculuma bidaltzerakoan, interesatuek aukeratu beharko dute webgunean  “Hezkuntza” jakintza arloa.

Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko koordinatzailea (Biblioteka). (Arloa: Hezkuntza. Erref.: Huhezi-005-18).

Deskribapena

Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroa (Biblioteka) koordinatuko du. Definituko ditu lehentasunezko helburuak eta diseinatuko ditu proiektuak, beti ere, jarraituta fakultatearen eta Mondragon Unibertsitatearen estrategia ikerketan, transferentzian eta eremu akademikoan. Aldi berean, elkarlanean arituko da Mondragon Unibertsitateko gainerako bibliotekekin. Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroko lantaldea koordinatuko du eta erakutsiko du gaitasuna analisirako eta antolaketarako.

Pertsona bat ezagutzen duena egungo Ikasketa eta Ikerketarako Baliabide Zentroen egoera eta joerak, eta gauza dena aurreikusteko esparru horretako berrikuntzak eta etorkizuneko erronkak.

  • Ekintzailea eta sortzailea da.
  • Lidergo sena du eta proiektuak kudeatzen daki.
  • Bibliotekan berrikuntza sustatzeko eta joera berriak bultzatzeko gauza da.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Ziurgabetasuna ondo kudeatzen du.

Profila

  • Ikasketak:
    • Informazio eta Dokumentazioan Gradua edo baliokidea (hobetsiko da Dokumentazioa aro digitalean ezagutzak).
  • Euskara: EGA.
  • Ingelesa: B2.
  • Lan esperientzia: Biblioteketan eta koordinazio lanetan.
  • Gida baimena (B) eta autoa.