Aholkularitza tekno-pedagogiko/Content curator bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
Aholkularitza tekno-pedagogiko/Content curator bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
Aholkularitza tekno-pedagogiko/Content curator bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da uztailaren 8an.
Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean?
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Aholkularitza tekno-pedagogikoa/Content curator lanpostua bete behar du 2022-2023 Ikasturterako. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da uztailaren 8an.
Aholkularitza tekno-pedagogikoa / Content curator (bidali CV, hemen)
Eginkizunak
- Aholkulari tekno-pedagogikoko hainbat prozesu bideratuko ditu, bereziki, Moodle plataforma akademikoaren kudeaketarekin lotutakoak: ikastaroen antolaketa, edukien kudeaketa / content curator, laguntza informatikoa eta ahalkularitza.
Profilaren ezaugarriak
- Lan postuarekin zerikusia duen Lanbide Heziketako goi mailako edo unibertsitate mailako titulazio akademikoa.
- Konpetentzia digital aurreratuak, bereziki, hezkuntza arlokoak.
- Euskara: EGA edo baliokidea.
- Ingelesa: komunikazio gaitasuna, bereziki ahoz eta idatziz.
- Taldean eta sarean lan egiten daki.
- Jende aurrean lan egiten daki.
- Proaktiboa da.
- Gida baimena (B) eta autoa.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!