Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kontratatu nahi du Administrazioa eta finantza eremuko laguntza teknikaria
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kontratatu nahi du Administrazioa eta finantza eremuko laguntza teknikaria
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kontratatu nahi du Administrazioa eta finantza eremuko laguntza teknikaria
Curriculumak jasotzeko epea irekita egongo da 2026ko urtarrilaren 9a arte.

Administrazioa eta finantza eremuko laguntza teknikaria (bidali CV hemen)
Eginkizun zehatzkak
- Kontabilitate arloan maila eta izaera ezberdinen egitekoetan laguntza teknikoa ematea:
- Eguneroko erregistro kontableetan laguntza ematea.
- Dokumentazio ekonomiko-kontablearen antolaketa eta kontrola.
- Eskaera eta fakturekin lotutako agirien jarraipena.
- Jasotako dirulaguntzekin lotutako dokumentazio administratibo eta kontablean laguntza.
- Kontabilitatea, gastuak eta dirulaguntzen jarraipena uztartzen laguntzea
- Justifikazio-prozesuetarako oinarrizko euskarri administratiboa.
- Pertsonal eremuan kudeaketa kontablearen laguntza. Dagokion dokumentazioaren jarraipena, prestaketa eta exekuzioa.
Lanpostuaren eskakizunak
- GADE gradua edo antzerakoak
- Euskaraz ahoz eta idatziz ondo komunikatzeko gaitasuna. EGA edo baliokidea izatea hobesten da.
- Kontuan hartuko diren ezagutzak:
- Tresna informatikoen erabileran trebetasuna.
- Administrazio eta kudeaketa lanetarako ohiko aplikazioekin moldatzeko gaitasuna.
- Beste ezagutza/gaitasun batzuk:
- Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzea.
- Autonomia maila egokia galdu gabe taldean eta sarean lan egiten jakitea eta arazoak modu eraginkorrean konpontzea.
- Antolaketa- eta planifikazio- gaitasuna.
- Zehaztasuna eta ardura datu ekonomiko-administratiboen kudeaketan.
- Konfidentzialtasuna eta zorroztasuna informazioaren tratamenduan.
- Ikasteko jarrera eta eginkizun desberdinetara egokitzeko gaitasuna.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak eta hezkuntza
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!
Egin klik eta ikusi zer daukagun zuri eskaintzeko…
Lege oharra:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.
Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.
Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.
Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.
