Biteriko Gizon Taldea ekimenaren lehenengo bilera

Atzealdea

Biteriko Gizon Taldea ekimenaren lehenengo bilera

TAILERRA

Biteriko Gizon Taldea ekimenaren lehenengo bilera

Biteri Ikastetxe Nagusiak, Elkarhezitzen eta Piper Txuriak elkarteek Gizon Taldea topaketa antolatu dute berdintasunarekin lotutako gaietan prestakuntza sustatzeko.

2019·01·21

$titulo.getData()


Saioa urtarrilaren 16an egin zen Ikastetxe Nagusian eta profil ezberdinetako 12 gizonek parte hartu zuten. Saioaren balorazio positiboa egin zuten eta laster saio gehiago egingo dituzte. 

Ekitaldiaren helburua gune atsegin, konfiantzazko eta konplizitatezko bat sortzea izan zen, introspekzio lan bat egiteko eta aldaketa pertsonalak egitea ahalbidetuko duen kontzientzia berri bat sortzeko, eta abiapuntu horretatik, aldaketak sozialak. Hau guztia, gizonen artean eta emakumeekin harremantzeko modu berri bat sortzeko, gizona izateko eta maskulinitatea sentitzeko eta bizitzeko modu berri bat lantzeko. 

Taldean garatutako erremintak ezagutza pertsonalerako teknika eta dinamikak izan ziren, konexiorako eta barne behaketarako konfiantza sortzen laguntzen dute lan luze eta aldi berean aberatsa denari aurre egiteko. 

Gizon Taldearen dinamizatzailea Juanma Feito izan zen, Piper Txuriak elkarteko koordinatzaile eta sortzailea. Piper Txuriak Bilboko Berdintasunaren aldeko Gizonen elkartea da eta 2016an BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN ZIRGIRA saria jaso zuen gizon eta emakumeen berdintasunaren alde egindako lanagatik. 

Hurrengo asteetan, prestakuntza saio ireki batzuk egingo dira. Ritxar Bacete entzuteko aukera izango dugu, genero eta maskulinitate berrien azterketetan espezialista eta gizonekin lan handia egin du aukera berdintasunean eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan.

Hurrengo saioa otsailaren 5ean, asteartea, izango da, 18:30etan.