Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (myGADE Dual) Icíar Alonso ikasleak "Game of Traders" lehiaketa irabazi du

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (myGADE Dual) Icíar Alonso ikasleak "Game of Traders" lehiaketa irabazi du

Lehiaketa

Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (myGADE Dual) Icíar Alonso ikasleak "Game of Traders" lehiaketa irabazi du

Iciar Alonso, myGADEko ikasleak, Bankinterrek antolatutako inbertsio lehiaketaren bosgarren edizioko lehen saria eskuratu du

2022·01·19

$titulo.getData()


 

Icíar Alonso, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ikasleak, Bankinterrek antolatzen duen «Game of Traders» inbertsio lehiaketan lehengo postua lortu du. Iciar Bilboko campusean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (myGADE-Dual) Graduko 3. mailan dago eta lehiaketa honen 5. edizioa irabazi du. Edizio honetan 80 unibertsitate eta unibertsitate zentrok hartu dute parte.

Icíar Alonsok kontatu digunez berak oso gustoko ditu burtsarekin erlazionatutako gaiak “gure irakasleak, Aitor Oviedok, unibertsitateko burtsako gaiez arduratzen denak, lehiaketa honetan parte hartzera animatu gintuen guztiok, eta nik, gai hau gustuko dudanez, izena eman nuen”.

Bestalde, bere esperientzia nolakoa izan den eta noren aurka lehiatu duen galdetu diogunean ez du zalantzarik izan horrelako jarduerei balioa emateko. “Asko gustatu zait parte hartzea interesatzen zaidan inbertsio-mundu honi buruz gehiago ikasi ahal izateko. Esan beharra dago ahalegina eta ezagutzak eskatzen dituela. Espainiako hainbat unibertsitatetako 900 pertsona inguru ginen” hitz hauekin azaldu digu egindako lana.

Iciarrek sari bat lortu du Bankinterren eskutik, baina esan digu berarentzat saririk garrantzitsuena Bankinterren praktika interesgarriak lortu ahal izatea izan dela.

Zorionak Iciar!