Azaroan eta abenduan, KoopFabrika-k Eskoriatzako campusean eskainiko ditu formazio saioak

Atzealdea

Azaroan eta abenduan, KoopFabrika-k Eskoriatzako campusean eskainiko ditu formazio saioak

KOOPFABRIKA

Azaroan eta abenduan, KoopFabrika-k Eskoriatzako campusean eskainiko ditu formazio saioak

Aurtengo programan parte hartzen duten pertsonez gain, kanpoko interesatuek ere aukera izango dute saioetan izena emateko.

2021·11·08

$titulo.getData()


Azaroaren 22tik abenduaren 14ra  KoopFabrika-ko formazioa eskainiko du, irekian, Eskoriatzako campusean. Saio guztietan izena emateko aukera irekita egoteaz gain, saio solteetan ere parte hartzeko aukera izango dute interesatu guztiek.

 

Izena emateko, egin klik saio bakoitzaren estekan eta bete izen-emate formulario:

  • Azaroak 22: Kooperatibismoa.
  • Azaroak 23: Kooperatibismoa, lanaren burujabetza eta ekintzailetza soziala.
  • Azaroak 24: Lurraldea eta ekosistema kooperatiboak.
  • Azaroak 25: Ekonomia feminista eta zaintza lanak: kooperatibismo bizigarrirako gako batzuk.
  • Azaroak 29: Proiektuen lan-arloa eta kudeaketarako gakoak.
  • Azaroak 30: Pertsona eta lan-taldea proiektu bizigarrietan.
  • Abenduak 1: Komunitatea, marketin komunitarioa eta komunikazioa.
  • Abenduak 2: KoopFabrikako adierazle-sistema.
  • Abenduak 13: Bideragarritasun ekonomikoa eta finantzazioa.

Saiak izango dira 09:30etatik 13:30etara, honako salbuespenekin: azaroaren 22ko saioa 11:30etatik 13:30etara izango da eta abenduaren 2koa 09:30etatik 11:30etara.


KoopFabrika da ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetza soziala sustatzeko programa. Aurtengoa, programaren seigarren edizioa izango da eta urriaren 16an hasi zen, Donostiako Teila fabrikan egindako aurkezpenarekin.