Abian da KoopFabrikaren bigarren edizioa

Atzealdea

Abian da KoopFabrikaren bigarren edizioa

EKINTZAILETZA SOZIALA

Abian da KoopFabrikaren bigarren edizioa

50 lagunek eman dute izena ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzea helburu dituen programan

2018·01·31

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako LANKI Koopertibagintza Ikertegiak eta Olatukoop sareak bultzatuta, abian jarri dute KoopFabrikaren bigarren edizioa Eskoriatzako campusean. Pasa den urtarrilaren 17an Eskoriatako campusean egindako hasiera saioan, 30 proiektu edo asmo aurkeztu zituzten. 

Bi zati ditu ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzea helburu dituen KoopFabrikaren bigarren edizioak: Formazio Fabrika eta Tutoretza Fabrika. Lehenengo faseak iraungo du Aste Santura arte, eta eskolak emango dira Eskoriatzako campusean eta Hernanin. Tutoretza Fabrika, ostera, ekainera arte luzatuko da. Bigarren atal horretan, Bidasoa, Beterri-Buruntza, Oarsoaldea eta Debagoieneko eskualdeetako eragileek hartuko dute parte proiektuetan tutoretza lanak egiten. 

KoopFabrika ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzea helburu dituen programa da eta lankidetzan sortuta dago hurrengo erakundeekin batera: OlatuKoop sarea, Bagara, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta Debagoienako Garapen Agentzia, Beterri-Buruntzako Udalak eta Oarsoaldea garapen agentzia. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa inguruneko eta Lurralde Orekarako Departamentuak babestu eta finantzatua.