Pertsonen arteko lankidetza erakundeetan hizpide, VII. Kooperatibagintzan Topaketan

Atzera

Pertsonen arteko lankidetza erakundeetan hizpide, VII. Kooperatibagintzan Topaketan

Kooperatibagintzan Topaketa

Pertsonen arteko lankidetza erakundeetan hizpide, VII. Kooperatibagintzan Topaketan

Ekitaldia izango da uztailaren 4ean, Arantzazun, Oñatin.

2019·06·27

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak urtero antolatzen duen Kooperatibagintzan Topaketaren zazpigarren edizioa uztailaren 4an egingo da, Arantzatzun, Oñatin. Ekitaldia 09:00etatik 14:00etara izango da eta honako izenburu hau izango du: “Pertsonen arteko lankidetza erakundeetan”.

Topaketa 09:00etan hasiko da, bertaratuei ongietorria emanez. Ondoren, Héctor Marín Manrique, Universidad de Zaragozako ikertzaileak, eta Rafael Wittek, University of Groningeneko irakasleak, hitz egingo dute.

Atsedenaldiaren ostean (11:30etatik 12:00etara),  Bugui García erraztaile sistemikoak gidatutako dinamika partehartzailea egingo da. 13:30etatik 14:00etara Ion Lezetak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak hitz egingo du.

Topaketan parte hartzeko, alde aurretik izena eman beharko da hemen: Kooperatibagintzan Topaketako izen-ematea.

EGITARAUA

  • 08:45-09:00  Harrera Gandiagako “Oteiza Gelan”
  • 09:00-09:30 Ongi etorria.
  • 09:30-11:30 Hitzaldiak:

“Zergaitik kooperatzen dugu? Pertsonen lankidetza jokabideen oinarri ebolutiboak”. Héctor Marín Manrique (Universidad de Zaragoza).

“Zerk egiten du lankidetza denboran zehar iraunkorra izatea? Antolakundeetan giza elkarlana bultzatzen edo gutxitzen dituzten baldintzak”. Rafael Wittek (University of Groningen).

  • 11:30-12:00 Kafea.
  • 12:00-13:30 Dinamika partehartzailea. Bidelaguna: Bugui García.
  • 13:30-14:00 “Nola neurtu dezakegu elkarlana erakundeetan? Lan-testuinguruetan pertsona kooperatiboaren pro ila neurtzen.” Ion Lezeta (Mondragon Unibertsitatea).
  • 14.00 Itxiera eta “Hall-ean Lunch”-a.