Gazteen eta kazetaritzaren artean dagoen etena jorratzeko, Komunikaldia 2020 antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Gazteen eta kazetaritzaren artean dagoen etena jorratzeko, Komunikaldia 2020 antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Komunikaldia 2020

Gazteen eta kazetaritzaren artean dagoen etena jorratzeko, Komunikaldia 2020 antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Jardunaldia otsailaren 20an egingo da, Aretxabaletako campuesean, 15:00etan hasita. Oraingoa, jardunaldiaren 13. edizioa izango da.

2020·02·12

$titulo.getData()


Urtebeteko etenaren ostean, berriz ere abian da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako Komunikazioaren inguruko Komunikaldia 2020 jardunaldia. Aurten, Gazteak eta kazetaritza. Nondik dator etena? gaia landuko dute. Jardunaldia otsailaren 20an egingo da, Aretxabaletako campuesean, 15:00etan hasita. Oraingoa, jardunaldiaren 13. edizioa izango da.

 

Kazetaritzarekin harremantzeko modua nabarmen aldatu da azken urteetan. Teknologia berriek eta komunikazioaren paradigma aldaketak, hedabideak eta, oro har, informazioarekin lanean diharduten pertsonak formula berriak bilatzera eraman ditu. Mila saiakera egin badira ere, aktualitatearen eta gazteen artean etena geroz eta handiagoa dela uste dute zenbait adituk. 

 

Galdera horiei erantzuten ahaleginduko dira jardunaldian. Hasteko, Asier Etxenike Aztikerreko ikertzaile eta soziologoak komunikazioaren paradigma berriak eragindako aldaketak azalduko ditu eta gaiaren mamia gaur egungo testuinguruan kokatuko du. Kazetaritza garai berrietan izeneko hitzaldian, garai berrien nondik norakoak azalduko ditu Etxenikek.

 

Bigarren zatian, berriz, kazetari gazteek hartuko dute ahotsa. Euren bizitzetan kazetaritza nola bizi duten eta kazetaritzan nola bizi diren, azalduko dute Mondragon Unibertsitateko lau ikasle ohiek: Garazi Ayestak, Nagore Arinek, Josu Odriozolak eta Beñat Hach Embarek. Bakoitzak bere lan esparru, hedabide eta esperientziatik gazte kazetarien optika mahai gainean jarriko du. Moderatzaile lanak Naroa Urien Ikus-entzuneko Komunikazioa Graduko ikasleak egingo ditu.

 

Komunikaldia 2020 jardunaldi irekia da baina, interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dugu: Komunikaldia 2020 izen-ematea

 

EGITARAUA

15:00-15:30 Hitzaldia: Kazetaritza garai berrietan. Asier Etxenike (Aztiker)

15:30-17:30 Mahai-ingurua: Nola bizi dugu kazetaritza?

  • Garazi Ayesta. Telebistako albistegietako erredaktorea (EITB).
  • Nagore Arin. Prentsa idatziko kazetaria (Berria).
  • Josu Odriozola. Irratiko esataria (NAIZ irratia).
  • Beñat Hach Embarek. Kazetaria online (Zuzeu.eus).
  • Moderatzailea: Naroa Urien.