Komunikaldia 2014: Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?

Atzealdea

Komunikaldia 2014: Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?

KOMUNIKALDIA 2014
 

Gertaera

Komunikaldia 2014: Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?

Data eta ordua

February 26

Kokapena

Arrasate

Komunikaldia 2014: Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak eta ikasle ohiak izango dira protagonista aurtengo Komunikaldia jardunaldian. Izan ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazioa departamentuak antolatzen dituen ekitaldiak "Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut. Eta orain zer?" gaia jorratuko dute bederatzigarren edizio honetan. Jardunaldia otsailaren 26an egingo da Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.

Aditu eta Ikus-entzuneko Komunikazioko ikasle ohien esperientziak abiatuta, jardunaldiaren asmoa da zabaltzea ikasle eta parte hartzaileen artean etorkitzuneko lan aukeren gaineko informazioa eta bertatik bertara ezagutzea antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta  lan-esperientziak.

Aurreko edizioetan bezala, oraingo jardunaldian ere sarrera doan izango da, baina, aldez aurretik izena eman beharko da telefonoz edo emailez:

  • 943 71 41 57
  • harrera.huhezi@mondragon.edu

 

 

Agenda / Programa

Hasiera

  • 09:00. Aurkezpena eta ongietorria. Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko Errektorea.
  • 09:15. Hitzaldia: Mikel Orobengoa: ekintzailetasunaren garrantziaz.

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut. Esperientzia pertsonalak

  • 9:30. Amaia Elu. Hirudart 3D diseinu-estudioa eta Euskal Valley sareko partaide.
  • 10:00. Rubén Mateo. Beniwood ekoiztetxea.
  • 10:30. Atsedena

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi dut. HUHEZIko ikasle ohien esperientzia pertsonalak

  • 11:00. Oihane Beñaran. Bolivian, Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria.
  • 11:30. Ane Irazabal. Freelance kazetaria Ekialde Hurbilean.
  • 12:00. Atsedena

Eta orain zer?

  • 12:15. Hitzaldia: Aiala Fernandez: Digitalizazioaren eragina kultura-industrietan. Europako panorama zertan den.
  • 13:00. Mahai-ingurua goizeko hizlariekin. Ikasketak amaitu eta lan munduan murgiltzearen artea. Moderatzailea: Odei Esnaola Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikaslea.

-----------

Informazio gehiago: