Produktu eta zerbitzu akademikoen komertzial lanpostua bete nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzera

Produktu eta zerbitzu akademikoen komertzial lanpostua bete nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Lan eskaintza

Produktu eta zerbitzu akademikoen komertzial lanpostua bete nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Egun erdiko jarduna izango da. Curriculumak bidali beharko dira martxoaren 9a baino lehenago.

2021·03·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak egun erdiz bete behar du produktu eta zerbitzu akademikoen komertzialaren lanpostua.

 

Hautatutako pertsonak Fakultateak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu akademikoetan interesa duten pertsonen informazioa, orientazioa, jarraipena eta fidelizazioa diseinatu eta gauzatu beharko ditu.

 

Curriculumak jasotzeko epea bukatzen da 2021eko martxoaren 9an.

 

Curriculumak bidaltzeko: “Produktu eta zerbitzu akademikoen komertziala CV”

 

PRODUKTU ETA ZERBITZU AKADEMIKOEN KOMERTZIALA

Zeregina:

Fakultateak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu akademikoetan interesa duten pertsona guztien informazioa, orientazioa eta jarraipen prozesua diseinatzea eta gauzatzea. Horrez gain, landu beharko du modu proaktiboan, bezero berriak lortzeko estrategia. Bere jardunean, elkarlanean arituko da Fakultateko Komunikazio eta marketin eta Idazkaritza Akademikoarekin.

  • Lizentziatua edo graduatua. 
  • Hizkuntzak: ahozko eta idatzizko maila altua euskaraz (EGA) eta gazteleraz. Hartuko da kontuan ingelesa ere jakitea.
  • Lan esperientzia: hobetsiko da eskarmentua izatea marketin, ekintzailetasun, HHPP edo komunikazioan. 
  • Baloratuko da ezagutza datu base eta CRM kudeaketan.
  • Proaktiboa eta sortzailea da.
  • Pertsonekin tratuan egoki moldatzen da
  • Eremu digitalean moldatzen da.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
  • Taldean eta sarean lan egiten daki.
  • Gida baimena (B) eta autoa.