Kolorearen Kudeaketa Ikastaro Aurreratua eskainiko dugu ESCAC Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya-rekin elkarlanean

Atzealdea

Kolorearen Kudeaketa Ikastaro Aurreratua eskainiko dugu ESCAC Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya-rekin elkarlanean

Profesionalentzako ikastaroa

Kolorearen Kudeaketa Ikastaro Aurreratua eskainiko dugu ESCAC Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya-rekin elkarlanean

Ikastaroa hasiko da 2024ko martxoaren 5ean, doakoa izango da eta zuzenduta dago ikus-entzunezkoen sektorean lan egiten duten profesionalei, kolorearen kudeaketan espezializatzeko interesa dutenei eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasketak dituzten ikasleei.

2024·01·17

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitatea eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikus-entzunezko profesionalei eta ikasleei zuzendutako ikastaro berri bat eskainiko du, 2024ko martxotik aurrera, ESCAC Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya-rekin batera: 

Edukiak

15 ECTSko programa akademiko hau ikastaro aurreratua da, konponente tekniko handiarekin. Bost modulutan dago antolatuta, parte-hartzaileek jorratuko dituzte ikus-entzunezkoen kolorearekin lotutako adar guztiak:

0. modulua: Oinarrizko teoria

1. modulua: Aurreprodukzioa

2. modulua: Ekoizpena

3. modulua: Postprodukzioa

4. modulua: Entregatzea eta biltegiratzea

5. modulua: Proiektu pertsonala eta tutoretzak.

 

Ikastaroaren saio presentzialak Aretxabaletako campusean egingo dira, euskaraz, eta Kepa Aranburu aditua izango da gidaria.

 

Doako ikastaroa

Ikastaroa doakoa da, baina parte-hartzaileek 350 euroko fidantza jarri beharko dute. Ikastaroa amaitu ondoren, diru hori bueltako da diru-sarrera egin den kontu berera. Fidantza itzultzeko, ezinbestekoa izango da ikasturte amaierako proiektua egitea eta, gutxienez, % 80ko asistentzia bermatzea.

 

Ikastaroa antolatu dute ESCAC-ek, Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunyak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduak, Next Generation programaren Europako funtsekin sortutako Fast Forward by Escac programaren barruan.

 

Iraupena eta modalitatea

Ikastaroa hasiko da 2024ko martxoaren 5ean eta bukatuko da ekainaren 5ean. Modalitateari dagokionez, ostegunetan uztartuko dira saio presentzialak eta online saio sinkronikoak. Gainera, hiru astetik behin, larunbat batean, saio praktiko bereziak egingo dira Aretxabaletako campusean.

 

Informazio gehiagorako

Julene Gorrotxategi

600 022 720

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu