Kirol Zerbitzutik antolatu dugun kirol jertsearen VII. diseinu lehiaketak badu irabazlea.

Atzealdea

Kirol Zerbitzutik antolatu dugun kirol jertsearen VII. diseinu lehiaketak badu irabazlea.

Jertse diseinu lehiaketa

Kirol Zerbitzutik antolatu dugun kirol jertsearen VII. diseinu lehiaketak badu irabazlea.

Idoia Altunaren diseinuak irabazi du lehiaketa hau.

2018·12·21

$titulo.getData()


Amaitu da Mondragon Unibertsitateko kirol jertsearen 7. Diseinu lehiaketa eta, jada, badaukagu ebazpena: 2. diseinua izango du aurtengo kirol jertseak. Aurtengo edizioan aurkeztu diren 32 diseinuetatik gustukoena Goi Eskola Politeknikoko kanpusean ikasketak burutzen ari den Idoia Altuna Galfarsorok sortutakoa izan da.

Epaimahaiak adierazi duenez, “irudi guztiak originalak dira eta eskuz trazatuta daude eta konposizo alai eta kurioso bat lortzen du". 

Amaitzeko, Kirol Zerbitzuko langileok, antolatzaile garen heinean, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten sortzaile guztiei eta horrelako ekintzetan parte hartzen jarrai dezaten animatu nahi ditugu. Datorren ikasturtean 8. Edizioa izango da eta jada zuen lanen zain gaude. Mila esker guztiei eta zorionak Idoia!

18/19 Ikasturtean aurkeztutako lan guztiak