Kirol jertse diseinu lehiaketaren ebazpena
Atzealdea
Kirol jertse diseinu lehiaketaren ebazpena
Jertse diseinu lehiaketa
Kirol jertse diseinu lehiaketaren ebazpena
22 diseinu ezberdin aurkeztu dira aurtengo kirol jertse diseinuaren lehiaketan
2022·12·21
Dagoeneko, badugu 2022-23 ikasturteko jertse diseinu irabazlea!
15 ikaslek aurkeztutako 22 diseinuak aztertu eta gero, MGEPko diseinuko irakasleek eta Kirol Zerbitzuko kideek eman dugu ebazpena. Diseinu irabazlea Idoia Beitia Martinez-ek egindako 13f diseinua izan da.
Hauek izan direlarik diseinuko departamentutik jaso ditugun azalpenak:
- Unibertsitatearen logoa eraldatu gabe erabili da.
- Hizkuntz irizpideak betetzen ditu.
- Zein tamainatan jarri beharko litzateken zehaztu du eta bere eta bere aplikagarritasuna garbi erakutsi du.
- Lana originala da
- Unibertsitateko logoaren inguruan marraztutako irudiek, trazatu estiloan garatuta daudenek kirol ezberdinak erakusten dituzte, dinamikoak dira eta genero ikuspegia kontuan hartzen dute.Oso ongi garatuta daude eta serigrafiatzeko egokiak dira.
Zorionak Idoia eta eskerrik asko denoi zuen parte-hartzeagatik!