Oihane Puertasek eta Idoia La Hidalgak irabazi dute Ikus-entzunezko Komunikazioko Grado Bukaera Lanaren aurkezpen onenaren Kimu Berri saria

Atzealdea

Oihane Puertasek eta Idoia La Hidalgak irabazi dute Ikus-entzunezko Komunikazioko Grado Bukaera Lanaren aurkezpen onenaren Kimu Berri saria

GBL eta Kimu Berri Sariak

Oihane Puertasek eta Idoia La Hidalgak irabazi dute Ikus-entzunezko Komunikazioko Grado Bukaera Lanaren aurkezpen onenaren Kimu Berri saria

Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, aurkeztu dira Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleen Gradu Bukaera Lanak eta saritu dira aurkezpen onenak. Streaming bidez eskaini da emanaldia campuseko platotik.

2021·06·05

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. maialko ikasleek gaur, ekainak 4, aurkeztu dute Gradu Bukaera Lanak (GBL). Ohi bezala, ekitaldia baliatu da egiteko Kimu Berri aurkezpen onenaren lehiaketa.

 

Ekitaldia Aretxabaletako campusea egin eta gradu horretako 3. mailako ikasle talde bat arduratu da zuzeneko emisioa eskaintzen. Aurtengo Kimu Berri lehiaketan epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Mikel Orobengoa ISEA Enpresako Zerbitzu Aurreratuetan Berrikuntza, Koldo Azkoitia Debagoieneko Mankomunitateko Eskualdeko Agentziaren arduraduna eta Amaia Pavon Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakaslea.

 

Ikasturte honetan, 18 Gradu Bukaera Lan egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduan, denak ala denak, enpresa eta erakundeekin elkarlanean eginda. Gaurko ekitaldian, horietako 17 aurkeztu dira. Bestek beste, oraingoan, hona enpresentzako egin dira GBLak: Orioko Herri Eskola, TU Lankide, SD Eibar futbol egokitua, Cikautxo. Ipar-Hegoa eta Bergarako Udala. Hurrengo astetik aurrera, hasiko dira GBL horien guztien aurkezpen akademikoak. 

 

Horrela geratu da Kimu Berri lehiaketaren palmaresa:

 

IRABAZLEAK

Lehen saria

  • Irabazleak: Oihane Puertas eta Idoia La Hidalda.
  • Proiektua: Kurruskla kultur elkarterako egindako dokumentala.
  • Epaimahaikideen arrazoiak: aurkezpenaren borobiltasuna, hizkuntzaren zuzentasuna, mezuaren argitasuna eta proposamenaren originaltasuna.

Bigarren saria

  • Irabazleak: Anne Dobaran, Edurne Arroyo eta Irati Cledu.
  • Proiektua: Zut aldizkari digitalerako egindako telesail prototipoa.
  • Epaimahaikideen arrazoiak: baliabideen erabilera egokia eta publikoaren arreta erakartzeko gaitasuna.

Hirugarren saria

  • Irabazleak: Eneko Fernandez, Aitor Ollo eta Andoni Carnovich.
  • Proiektua: New Old School Gym gimnasiorako komunikazio plana eta ikus-entzunezko piezak.
  • Epaimahaikideen arrazoiak: aurkezpenaren originaltasuna, gaiaren trataera egokia, animazioaren erabilera eta erakutsitako umorea.

Kimu Berri ekitaldiko argazki galeria.