Banatu dituzte Ikus-entzunezko Gradu Bukaera Lan onenen Kimu Berri sariak

Atzealdea

Banatu dituzte Ikus-entzunezko Gradu Bukaera Lan onenen Kimu Berri sariak

Kimu Berri sariak

Banatu dituzte Ikus-entzunezko Gradu Bukaera Lan onenen Kimu Berri sariak

Ikus-enzunezko Komunikazioko ikasleek 15 erakunde deberdinentzako egin dituzte aurtengo Gradu Bukaerako Lanak.

2018·06·11

$titulo.getData()


Ikasturte honetan 15 Gradu Bukaerako Lan (GBL) egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 4. mailako ikasleek, era desberdinetako proiektuak egin ere: komunikazio planak, dokumentalak, websailak, ikerketak, produktu multimediak, era askotako ikus-entzunezko piezak… Gainera, denak ala denak proiektu errealak dira eta erakundeek dituzten benetako premiei erantzuten dietenak. 

Oraingo edizioan, beste batzuen artean, honako erakundeentzat egin dituzte GBLak: Euskal Irratiak, Garabide, Bilboko Udala, AZK, Tabakalera, Aita Menni eta San Benito ikastola.

Lanak egin ahal izateko, ikasleek izan dute erakundeko eta unibertsitateko tutoreen laguntza. Gainera, ikasturtean zehar, hainbat prestakuntza berezi jaso dute, hala nola design thinking metodologiari, ikerketa akademikoen ekoizpenari edo aurkezpen eraginkorrei buruzkoak.

KIMU BERRI LEHIAKETA
Urtero bezala, GBLen aurkezpen ekitaldi egunean, Kimu Berri lehiaketa ere antolatu zuten. ISEA erakundeak bultzatzen du Kimu Berri egitasmoa, gazteen ekintzailetasuna sustatzeko asmoarekin. Aurten, ekitaldia ekainaren 8an egin zen, Aretxabaletako campusean. Hiru taldek irabazi zuten sariak:

1. Saria

Naomí Perez, Irene Torregrosa eta Danel Goikoetxea ikasleek irabazi zuten lehenengo saria. Talde horrek ekoitzi du gazteei zuzendutako websail bat, Mondragon Unibertsitateko publizitate kanpainan erabiltzeko. Hala, txosten akademikoaz gain, GBLaren zati zen Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuen bizipenak kontatzea hiru atal laburretan. 

GBL aurkezpena Kimu Berri Sariak 2018

2. saria

Iñigo Otaegi, Josu Artutxa eta Patxi Irigoienek irabazi zuten Kimu Berri lehiaketaren bigarren saia. Talde honek ikus-entzunezko bat egin du Euskal Irratiak erakundearekin batera.

GBL aurkezpena Kimu Berri Sariak 2018

3. saria

Hiurgarren saria ex equo banatu zen bi talderen atean. Alde batetik, saritu zuten Iranzu Ugarte, Alex Erkoreka eta Asier Olabarriak Bilboko Udalarentzat Bilboko euskararen historia sozialari buruz egindako lana.

Bestetik, Unai Gil, Josu Odriozolak eta Joseba Fuentesek Oñatiko Herri curriculumari buruzko lana aukeratu zuten.

GBL aurkezpena Kimu Berri Sariak 2018