Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2026ko Kimu Berri sariak

Atzealdea

Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2026ko Kimu Berri sariak

Kimu Berri Sariak 2026

Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2026ko Kimu Berri sariak

Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanak jendaurrean aurkeztu eta Kimu Berri sarietan parte hartu dute. Ekitaldian ikasleak, fakultateko tutoreak eta enpresa edo erakundeetako tutore eta ordezkariak elkartu dira.

2026·06·05

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanen (GBL) aurkezpen publikoa egin dute irakasle, erakunde eta enpresetako tutore eta ikasleen aurrean. 

 

Aurtengoa Kimu Berri lehiaketaren 12. edizioa izan da. Aurten, bigarren urtez segidan, Aretxabaletako campuseko IdeiEnea eraikinean egin da.

 

Aurtengo Kimu Berri lehiaketan epaimahaia hiru lagunek osatu dute: Iban Garate Garmendia, MONDRAGON Corporation-eko Komunikazio taldeko kidea, Idurre Albizu, Parque Tecnológico Garaiako Negozio garapen eta komunikazio arduraduna eta Igor Ellakuria, ISEA taldeko Ikerkuntza eta Garapenerako arduraduna.

 

Ikasleek haien proiektuen aurkezpen labur, erakargarri eta zuzenak egin dituzte. Izan ere, saridunak erabakitzerako orduan, epaimahaiideek kontuan izan dituzte aurkezpenaren argitasuna, interesa pizteko gaitasuna, aurkezpenaren erakargarritasuna eta originaltasuna, hizkuntz zuzentasuna eta, azkenik, baliabideen egokitasuna eta denboraren kudeaketa. Behin aurkezpen publiko hauek eginda, hurrengo egunetan egingo dituzte ikasleek Gradu Bukaerako Lanen defentsa akademikoak.

 

Ikasturte honetan 19 Gradu Bukaerako Lan egin dituzte Ikus-entzunezko Komunikazio graduko ikasleek, denak enpresa eta erakundeekin elkarlanean. Dual ibilbidekoek bakarka egin dituzte lanok, eta besteek, aldiz, hiru edo bi laguneko taldetan. 

 

2025-2026 ikasturtean, honako erakundeekin batera egin dituzte GBLak: Alkizako Udala, Arizmendi Ikastola, Arteman Komunikazioa, Biba Ardoak, Debagoieneko Mankomunitatea, DOKA, Eusko Ikaskuntza, Fagor Taldea, Goiena, Hamaika Telebista, IDEKO, IFAM Seguridad, Juneren Hegoak, Lurkoi, MERTX, MGEP, Tacticco, Villa Salia eta Zazpi Kaleak.

 

Hiru sari banatuta, horrela geratu da Kimu Berri 2025 lehiaketako palmaresa: 

IRABAZLEAK 2026

1. saria. 

Ikasleak: Ainhoa Murgoitio, Danel Ezpeleta eta Aner Olaizola

Erakundea: Eusko Ikaskuntza

2. saria. 

Ikaslea: Ekain Junquera, Oier Larrañaga eta Xabier Olano

Erakundea: Lurkoi

3. saria.

Ikasleak: Unai Cantabrana

Erakundea: MGEP

 

Epaimahaiak, gainera, aipamen berezia egin nahi izan du Aitor Biurrun, Usune Lezaun eta Markel Arias ikasleek Villa Salia erakundearekin landutako proiektua.

 
 

Unibertsitatea baino gehiago gara