Neguko karting txapelketa

Atzealdea

Neguko karting txapelketa

Karting 2021

Neguko karting txapelketa

Atzo, osteguna, Gasteizen ospatu zen txapelketa

2021·12·17

$titulo.getData()


Atzo arratsaldean, Mondragon Unibertsitatearen neguko karting txapelketa egin zen Gasteizko Gorbeia merkataritza-guneko BigKarting zirkuituan.

Oñatitik, Arrasatetik, Aretxabaletatik eta Bilbotik etorritako 23 ikaslek bi txanda izan zituzten finalerako sailkatzeko, eta 10 pilotu onenek 8 itzuli izan zituzten denborarik onena egiteko.

Hauek izan ziren gaueko hiru piloturik onenak.

  1. Ander Otero
  2. Aitor Gomez
  3. Asier Pozo


Udaberriko txapelketan ikusiko dugu elkar.

Txapelketako argazkiak gure flickr orrian ikus ditzakezue.