Julen Rosado Betolaza ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

Atzealdea

Julen Rosado Betolaza ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

TESIA

Julen Rosado Betolaza ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen

2026·02·25

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Digital-Twin: Milling Process Design and Modelling for Efficient Toolpaths

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: José Antonio Yagüe Fabra (Universidad de Zaragoza)
  • Bokala: Eva María Rubio Alvir (UNED)
  • Bokala: Jorge Salguero Gómez (Universidad de Cádiz)
  • Bokala: Madalina Calamaz (ENSAM)
  • Idazkaritza: Harry Yasir Otalora Ortega (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Fabrikazioa Europako ekonomiaren funtsezko oinarria da. Ez bakarrik lehiakortasun  industrialaren iturri gisa, baita enplegua eta egonkortasun soziala sustatzeko ardatza ere  delako. Produktibitatea eta eraginkortasuna gero eta gehiago areagotzen ari direnez,  makina-erremintaren sektorea eraldaketa sakona jasaten ari du, digitalizazioak eta  datuetan oinarritutako teknologiek bultzatuta. Testuinguru horretan, etorkizun oparoa  duen garapenetako bat Biki Digitalak dira: aktibo fisikoen erreplika digitalak, produktuaren  balioa hobetzen dutena. Hala nola, prozesua sakonago ulertzea ahalbidetzen dute eta  arrazoitutako erabakiak hartzea errazten dute. 

Nahiz eta aurrerapausoak eman diren arren, mekanizatuan Biki Digitalen integrazioa mugatua izaten jarraitzen du izaten. Gaur egun, mekanizatuko prozesuen plangintza barne  ezagutzan edota arau enpirikoetan oinarritzen da maiz, eta horrek lan-estrategia  kontserbatzaileak eta azpioptimoak dakartza berekin. Hutsune horri aurre egiteko, ikerketa  honek fresaketa periferikoko eredu fisikoetan oinarritutako Biki Digital baten garapena  landu du. Erabilera gehien dituen eta oso erabilia den mekanizazio prozesuetako bat baita. 

Lan honek fresaketa-prozesuaren portaera dinamikoa aztertzean oinarritu da.  Horrela, erremintaren ibilbidearen zehar —CAM software batean sortua— pieza eta  erreminta beraren interakzio fisikoa analizatu da. Honekin batera diskretizazio metodo bat  proposatzen da, non ibilbidea tartetan banatu den erreminta eta piezaren arteko ukitze baldintzen arabera. Proposaturiko metodoak, ibildearen zehar ematen diren fenomeno  aldakorren eragina kalkulatu dezake: mozte indarrak edo erremintaren deflexioak  esaterako. Hala, indar-eredu mekanistiko bat kalibratu da, zeinak txirbil-lodieraren  aldaketak kontuan hartzen dituen. Eta, estrukturaren propietate dinamikoak integratuaz,  erremintaren desbideratzeak eta azken geometrian izango duen eragina aurreikusteko  asmoarekin. Eredua esperimentalki balioztatu da, indarrak eta mekanizatutako gainazala neurtuaz. 

Azken batean, tesi honek prozesuaren diseinu digitalaren eta tailerrean  mekanizatuaren arteko zikloa ixten laguntzen du. Ibilbidearen geometria, indarren  kalkulua eta estrukturaren portaera dinamikoa Biki Digital ingurune batean integratuaz, lan  honetan aurrera eramandako ikerketak aurrerapen bat suposatzen du prozesuen  modelaketa digitalean eta oinarriak jartzen ditu prozesuaren fisika errealean oinarritutako erabakiak hartzeko.