Judith Zubia ikasleak bere ikerketa lana aurkeztu du CASEIB 2022 kongresuan

Atzealdea

Judith Zubia ikasleak bere ikerketa lana aurkeztu du CASEIB 2022 kongresuan

PROIEKTU AURKEZPENA

Judith Zubia ikasleak bere ikerketa lana aurkeztu du CASEIB 2022 kongresuan

Aurkeztutako lan zientifikoa Ingeniaritza Biomedikoko gradu bukaerako lanaren emaitza da eta gaur egun Teknologia Biomedikoen masterra egiten ari da, biak Mondragon Unibertsitatean

2022·12·05

$titulo.getData()


Judith Zubia ikasleak Ingeniaritza Biomedikoko Espainiako Elkartearen XL Kongresuan, CASEIB 2022, aurkeztutako lanak Ingeniaritza Biomedikoa Graduko ikasketa amaierako proiektuan du oinarria. Lan hau, kongresu honetako FENIN sarietarako aukeratua izan zen Mondragon Unibertsitatearen partetik. Proiektua alemaniako BAM ikerketa zentruan egin zuen, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Gainzalanen Teknologiak ikerketa taldearekin elkarlanean. Proiektuaren helburua zen bakterio bakar batek gainazal lauetan zein laser bidez egituratutako gainazaletan duen atxikitze-indarra zenbatestea. Horretarako indar-espektroskopiaren teknika berria erabili zuen eta flagelo kopuruaren arabera mugikortasunaren eta atxikiduraren arteko korrelazioa aurkitu zituen.

Antibiotikoekiko erresistentzia, haziz doan arazo globala da, giza osasun eta garapenerako mehatxu handia suposatzen duena. Giza jarduerak prozesua bizkortzen duen arren, bakterioek berezko mekanismo bat dute halako eta kanpoko beste mehatxu batzuetatik babesteko: biofilmaren eraketa. Hala ere, bakterio bakar bat gainazal bati atxikitzeak eragiten du halako biomolekula- eta mikroorganismo-sarea eratzea eta haren ondorio kaltegarriak eragitea. Honetan lanean aritu da Judith.

Zubiak dual ibilbidea egin zuen Ingeniaritza Biomedikoa ikasten ari zen bitartean, eta ibilbide dual horretan unibertsitateko ikerketa taldearekin kolaboratzen hasi zen. Urte horietan zehar ikerketa taldeak duen naziorteko kolaboratzaile sarearekin kolaboratu ahal izan zuen eta bere gradu amaierako proiektua Alemanian egin zuen, zehazki bertako BAM zentru federalean.

Zubiak kongresuan aurkeztu duen lanaren izenburua Quantification of the adhesion force of E.coli on Ti via single-cell force spectroscopy da, eta autore nagusia bera izan bada ere, Alemaniako Federal institute for materials research and testing erakundeko Brunero Capella, Jörn Bonse, Karin Schwibbert ikerlariek ere parte hartu dute, baita Mondragon Unibertsitateko Alaitz Zabala, Lorea Buruaga eta Andrea Aginagalde ikerlariak ere.

Teknologia Biomedikoak masterra

Gaur egun Zubia Teknologia Biomedikoen masterra egiten ari da Mondragon Unibertsitatean eta dual ibilbideari esker Gainazalen Teknologien ikerketa taldearekin kolaboratzen jarraitzen du. Kongresuan aurkeztutako lan zientifikoak lotura du gaur egun masterrean lantzen ari den Tissue Engineering ikasgaiarekin, teknologia biomedikoan testuinguruan berritzailea den gaia hain zuzen. Izan ere, laser femtosegundo bidezko berrikuntzek honako ateak ireki ditzakete:

  • 3D inprimazio bidezko biobateragarriak diren mikroegiturak zelulen ugaldaketa eta patogenoak baztertzeko
  • Gainazal polimerikoetan mikroegiturak sortzea zelulen bereizketa bideratzeko
  • Electrospinning teknologia bidez lorturiko scaffolden poro tamainaren handitzea zelulen infiltrazioa areagotzeko
  • Gainazal metalikoak eta polimerikoen modifikazioa, osteointegrazioa hobetzeko