Jardunaldi teknologikoa: gainazal-integritatearen pertsonalizazioa, osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko
Jardunaldi teknologikoa: gainazal-integritatearen pertsonalizazioa, osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko
Gertaera
Jardunaldi teknologikoa: gainazal-integritatearen pertsonalizazioa, osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko
Data eta ordua
May 30
Kokapena
Arrasate
Jardunaldi teknologikoa: gainazal-integritatearen pertsonalizazioa, osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko
Laguntza behar al duzu zure osagaien gainazalen akaberak edo propietateak hobetzeko? Osagaien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko irtenbide bila zabiltza? Hobetzeko beharra baduzu, eta ez badakizu nondik hasi, eman izena jardunaldian, eta laguntzen saiatuko gara.
Akabera prozesuek eta gainazal tratamenduek fabrikatutako osagaiaren gainazal-integritateari eragiten diote (mikroegitura, zimurtasuna, hondar tentsioak, gogortasuna, etab.), eta horrek zuzeneko eragina dauka haren azken portaeran; adibidez: egiturazko osagai kritikoen nekearekiko portaeran, aldakako protesien higaduran edo lenteen propietate optikoetan. Zalantzarik gabe, aurrera egin behar dugu akabera prozesuak eta gainazal tratamenduak optimizatzeko, azken aplikazioaren eskakizunetara egokitutako gainazal-integritatearen propietateak lortzeko, eta, hala, haien prestazioak eta iraunkortasuna hobetzeko.
Horregatik, Mondragon Unibertsitateko Errendimendu Handiko Mekanizazio taldeak antolatutako jardunaldi teknikoan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, helburu hauek lor ditzazun:
- Gainazal-integritatearen azterketaren oinarriak hobeto ulertzea
- Gainazal-integritatearen ezaugarriak behar bezala zehazteko teknika esperimentalak eta zenbakizkoak ezagutzea
- Kasu praktikoen erakustaldietara joatea materialen laborategian
- Gaian adituak direnekin esperientziak eta erronkak partekatzea, irtenbideak proposatzeko
2025EKO MAIATZAREN 30EKO EGITARAUA:
- 8:30 – Erregistroa
- 9:00 – Hasiera. Pedro Arrazola, Mondragon Unibertsitateko Errendimendu Handiko I+G Mekanizazio taldeko koordinatzailea
- 9:15 – Gainazal-integritatearen hastapenak: oinarriak eta karakterizazio teknikak. Aitor Madariaga, Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzailea
- 10:00 – Azterketa kasuak:
- Inconel 718ren pieza mekanizatuen gainazal-integritatea hobetzea, hammer peening bidez. Gorka Ortiz de Zarate, Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzailea.
- Process chaining: fabrikazio prozesuek eta tratamendu termikoek eta mekanikoek gainazal-integritatean eta neke egoeran duten eragina. Jon Ander Esnaola, Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzailea.
- Akabera prozesu berritzaileekin fabrikatutako altzairuzko osagaien gainazal-integritatea eta nekearekiko portaera. Maite Perez, SIDENOR.
- Fabrikazio aditiborako masa akabera: gainazal topologiaren azterketa. Mikel Cuesta, Mondragon Unibertsitatea; HERVEL kolaboratzailea.
- 11:00 – Kaferako atsedenaldia - Networking
- 11:30 – Erakustaldiak materialen laborategian: :
- Gainazal akatsak karakterizatzea, mikroskopia optiko eta elektroniko bidez. Ainhara Garay eta Gorka Ortiz de Zarate, Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak.
- Mikrogogortasunen profilak neurtzea. Erika Dominguez eta Larraitz Azpitarte, Mondragon Unibertsitateko laborategiko teknikariak.
- Hondar tentsioen neurketa, X izpien difrakzioaren eta hole-drillingaren bidez. Aitor Madariaga eta Gurutz Kortabitarte, Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak.
- Gainazal topografiaren ezaugarriak zehaztea. Mikel Cuesta eta Alaitz Zabala, Mondragon Unibertsitateko irakasle ikertzaileak.
- 14:00 – Jardunaldiaren amaiera.