Etorkizuneko sare elektrikoei buruzko jardunaldia: erronka eta soluzioak

Atzera

Etorkizuneko sare elektrikoei buruzko jardunaldia: erronka eta soluzioak

JARDUNALDIA

Etorkizuneko sare elektrikoei buruzko jardunaldia: erronka eta soluzioak

Jardunaldia Mondragon Unibertsitateak antolatzen du Ikerlan, Tecnalia, Ingeteam eta DeustoTech-ekin batera eta kokatzen da Elkartek Road2DC proiektuaren baitan

2019·12·02

$titulo.getData()


Abenduaren 11n egingo da Mondragon Unibertsitatearen  Orona Ideo campusean sare elektrikoei buruzko jardunaldi bat eta bertan arlo ezberdinetako adituek azalduko dituzte energia sektoreak parean dituen erronka eta soluzioak.

Klima aldaketa, munduko energia kontsumoaren hazkundea, erregai fosilekiko mendekotasuna… Zer ari da gertatzen egungo energia paradigmarekin? Nola hobetu eta molda ditzakegu elektrizitate sistemak erantzuna emateko arazo guzti hauei?
 
Sorkuntza instalazioen edota etxeetako instalazioei eurei esker jatorri berriztagarriko energia iturrien integrazio masiboa eta garraioaren elektrifikazioa dira egungo energia politiken lehentasunetako batzuk; Pariseko akordioan, besteak beste, ezarritako emisio murrizketa helburuak lortzeko .  Trantsizio hau premiazkoa eta presazkoa da, baina oraindik ebatzi beharreko erronka teknologiko  eta sozio-ekonomiko ugari dago erdietsi nahi bada osotasunean energia hauetan oinarritutako energia sistema bat.
 
“Etorkizuneko sare elektrikoak: erronka eta soluzioak” jardunaldiak; Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak antolatua Tecnalia, DeustoTech, Ingeteam eta Ikerlanekin batera, xede du mahai gainean jartzea energia trantsizio egokia bermatuko duten funtsezko aspektuak sistema elektrikoen ikuspuntutik. Jardunaldian egongo da Pedro Rodriguez, nazioartean sare inteligenteen alorrean dagoen aditu errekonozituenetakoa, zeinak azpimarratuko dituen hurrengo urteotan izango ditugun erronka garrantzitsuenak eta sektore honetan sortuko diren aukerak. Gainera, aurkeztuko dira Elkartek Road2DC proiektu markoan proposatu diren soluzioetako batzuk eta nabarmenduko da guzti honek EAEn eta nazioartean izango duen eragina. 

Izena eman

Jardunaldiaren egitaraua

9:00          Partaideei ongi-etorria

9:30          Jardunaldiaren hasiera.        Carlos García, MGEP

9:45          Sare elektriko inteligenteak. Erronkak eta aukerak.        Prof. Pedro Rodríguez, LOYOLA.Tech

10:45        Sorkuntza berriztagarriaren integrazio masiborako erronka teknikoak: Road2DC proiektua. 

11:15        Kaferako atsedena.

11:45        Sistema elektrikoen topologien azterketa: hibridazioaren abantailak ac eta dc sistematan.        

        DeustoTech + Tecnalia + MGEP

12:00       Modelatzea eta analisia potentzia bihurgailu elektronikoen presentzia handia duten potentzia sistema                                  elektrikotan.        MGEP + Tecnalia + DeustoTech + Ingeteam

12:30        Ac eta dc sare sostengurako bihurgailuen kontrola.        MGEP + Ingeteam + Tecnalia

12:45        Biltegi sistemen bidezko sistema elektrikoen kudeaketa.        Ikerlan + MGEP

13:00        Erronkak  eta aukerak industria-sektorean eta eragin teknologiko-ekonomikoa.        Konfirmatzeko

13:30        Azken galderak eta jardunaldiaren bukaera.

 

Jardunaldirako izena eman

 

ROAD2DC proiektua; Tresna berriak ac/dc distribuzio sare hibridoen diseinu eta kontrolerako finantzatu du Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Departamenduak ELKARTEK programaren baitan erreferentzia honekin: KK-2018/00083.

Kolaboratzaileak/Antolatzaileak