Energia biltegiratzeari eta mugikortasun elektrikoan aplikatzeari buruzko online jardunaldia

Atzealdea

Energia biltegiratzeari eta mugikortasun elektrikoan aplikatzeari buruzko online jardunaldia

JARDUNALDIA

Energia biltegiratzeari eta mugikortasun elektrikoan aplikatzeari buruzko online jardunaldia

Saioa uztailaren 5ean, asteartean, izango da formatu telematikoan eta Euskadin elektromugikortasunean erreferente diren hainbat erakundek parte hartuko dute: Ikerlan, CAF Power & Automation eta Mondragon Unibertsitateak

2022·06·27

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateak antolatzen duen Mugikortasun Elektrikoari aplikatutako energia biltegiratzea jardunaldia uztailaren 5ean izango da, 10: 00etatik 11: 15era. Jardunaldia telematikoa izango da, eta mugikortasun elektrikoaren sektorearekin lotutako energia biltegiratzeko oinarri teknologikoak eta etorkizuneko joerak aurkeztuko ditu. Ingeniaritza aplikatuaren ikuspegitik, energia trenbide sistemetan biltegiratzeari ekingo zaio.

Energia biltegiratzeko sistemak funtsezkoak dira mugikortasun elektrikoaren garapenean eta teknologia horren mende dago, neurri handi batean, mugikortasun iraunkorrago baterako energia trantsizioaren arrakasta. Bateriak eta superkondentsadoreak garatzea nahiz erabiltzea eta trakzio katean integratzea (trenbidea, itsas garraioa, mugikortasun bertikala edo errepideko garraioa) dira mugikortasun elektrikoaren sektorean lan egiten duten profesional askoren erronkatako batzuk eta, horregatik, oso interesgarria da haien oinarri teknologikoa ezagutzea.

Behar horiek ikusita, unibertsitatea bere ikerketa eta transferentzia jarduera mugikortasun elektrikoaren sektorera bideratzen ari da eta, gainera, profesionalei zuzendutako espezializazio ikastaroak eta masterrak eskaintzen ditu, guztion artean industria sarea indartzea eta sektore horretan erreferenteak izatea lortzeko.

Mondragon Unibertsitateak, Ikerlanekin eta CAF Powerrekin lankidetzan, Mugikortasun Elektrikoari aplikatutako energia biltegiratzeko jardunaldia aurkeztu du.

Izen ematea

Egitaraua

10:00 Jardunaldiaren aurkezpena. Jose María Canales, Mondragon Unibertsitatea

10:05 Energia biltegiratzea. Igor Villarreal, Ikerlan.

10:30 Energia biltegiratzeko aplikazioa tren sistemetan. Aitor Arratibel, CAF Power & Automation.

10:55 Mugikortasun Elektrikoari eta Energia Biltegiratzeari buruzko Lanbide Masterraren aurkezpena. Txaber Tavera, Mondragon Unibertsitatea

 

Gaiarekin lotutako prestakuntza programa

Mugikortasun Elektrikoari eta energia Biltegiratzeari buruzko master profesionala

ONLINE

Hasiera 2023ko urtarrilaren 30ean

Informazio gehiago