MoodleMoot Euskadi 2019 jardunaldia, maiatzaren 10ean Hernanin

Atzealdea

MoodleMoot Euskadi 2019 jardunaldia, maiatzaren 10ean Hernanin

Jardunaldia

MoodleMoot Euskadi 2019 jardunaldia, maiatzaren 10ean Hernanin

Hizlari nagusia Antonio Rodríguez de las Heras izango da, Madrileko Carlos III unibertsitateko katedraduna eta Kultura eta Teknologia institutuko zuzendaria.

2019·05·03

$titulo.getData()


Moodle ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuetan laguntzeko erreminta bat da (LMS edo Learning Management System bezala ezagutzen dena); gaur egun Euskal Herriko hezkuntza erakunde askotan erabiltzen den softwarea hain zuzen ere. Moodle-k milioka erabiltzaile ditu mundu mailan ere eta bi dira erabilera horren arrazoi nagusiak: batetik, software librea da -eta ondorioz erabiltzaileak aukera asko ditu- eta bestetik, bere inguruan duen komunitatea (hezitzaileak, garatzaileak, kudeatzaileak…). Bi ezaugarri horiei esker gainera, Moodle-ren bertsio estandarra %100an euskaraz erabili daiteke, bai eta gehien erabiltzen diren plugin gehigarri asko ere.

Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza Moodle erabiltzen on-line eskaintzaren zein eredu presentzialaren ikaste eta irakaste prozesuetan, eta horren erakusle da MoodleMoot Euskadiko 2008 urteko edizioa antolatu izana. Aurten, jardunaldiaren fase berri bati ekiteko asmoz, MoodleMoot Euskadi bigarren aldiz antolatuko duen lehen erakundea izango da Mondragon Unibertsitatea.

Jardunaldi hauek Moodle inguruan biltzen den komunitatearen topaketa gisa ulertzen ditugu, eta MoodleMoot Euskadi 2019 jardunaldia euskal komunitatean izandako ibilbidea, esperientziak eta praktikak ezagutzeko zein etorkizuneko aurrerapausoak zehazteko aukera paregabea izango dira, ezbairik gabe.

MoodleMoot Euskadi 2019 jardunaldiko hizlari nagusia Antonio Rodríguez de las Heras izango da, Madrileko Carlos III Unibertsitateko katedraduna eta Kultura eta teknologia institutuko zuzendaria. Bere lanaren arreta gune nagusia teknologiak hezkuntzan zein kulturan eragindako (er)aldaketetan dago. Azken urteotan ere hainbat liburu argitaratu ditu: Metáforas de la sociedad digital (SM, 2015) eta La Red es un bosque (Storytel y Alt, 2017) besteak beste. El País Retina-ko kolaboratzailea da Los alefitas: la vida en digital atalean.

Jardunaldi hauek hiru babesleri esker antolatu ditugu: Orona Fundazioa, Econocom eta Inycom.

Data: 2019/05/10

Lekua: Orona-Ideo, Hernani

Izen-ematea: 34€ (BEZa barne)

Egitaraua eta informazio gehiago: mooteu.eus