Udalen eta eskolen arteko elkarlana Covid-19 testuinguruan aztertzeko, jardunaldia azaroaren 25ean

Atzealdea

Udalen eta eskolen arteko elkarlana Covid-19 testuinguruan aztertzeko, jardunaldia azaroaren 25ean

ONLINE JARDUNALDIA

Udalen eta eskolen arteko elkarlana Covid-19 testuinguruan aztertzeko, jardunaldia azaroaren 25ean

Jardunaldia online izango da, eta azaroaren 22ra arte egongo da aukera bertan izena emateko.

2020·11·10

$titulo.getData()


Azaroaren 25ean, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, Udalak eta eskolak elkarlanean Covid-19 testuinguruan izeneko jardunaldia egingo da. Jardunaldia online eskainiko da eta, dagoeneko, irekita dago izen ematea.

 

Jardunaldia antolatzearen arrazoia da konfinamendu garaian, arrakala soziala eta ikasle batzuen premiak azaleratu zirela, hala nola, ikasle horien oinarrizko beharrak eta behar teknologikoak. Egoera ikusirik, udal batzuek ikastetxeekin elkarlanean, zenbait ekimen abiatu zituzten ikasle horiei baliabideak helarazteko eta haien ikaskuntza prozesua errazteko. 

 

Azaroaren 25eko jardunaldian, Humanitate eta  Hezkuntza Zientzien Fakultateko Arrakala ikerketa taldeak gaiaren gainean egindako ikerketa aurkeztuko du eta euskal gizartean sortutako egoerari aurre egiteko gauzatutako esperientziak partekatuko dira. Jardunaldiaren bigarren partean,  talde-gogoetaren bidez, udalen eta ikastetxeen arteko elkarlaneko etorkizuneko ildoak marraztuko dira.

 

EGITARAUA

  • 09:30-9:45 Harrera eta jardunaldiaren aurkezpena. Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
  • 09:45-10:15 “Udalak eta eskolak elkarlanean Covid-19 testuinguruan” ikerketaren aurkezpena. Olaia Jimenez Arrieta, Arrakala taldea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.
  • 10:15-11:15 Udalen ekimenen berri: 4 esperientzia. Galdera-erantzunak.
  • 11:15-11:25 Atsedena.
  • 11:25-12:15 Talde-gogoeta: Udalen eta eskolen arteko elkarlanean urratsak ematen jarraitzeko.
  • 12:15-12:45 Talde-gogoetaren emaitzak bateratzea.
  • Itxiera.

Online jardunaldia irekia da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute. Izena emateko epea irekita egongo da azaroaren 22ra arte: Jardunaldia: Udalak eta eskolak elkarlanean COVID-19 testuinguruan.