Jon Zuzubiskar Vitoria izan da KoNet 6. ekintzako irabazlea

Atzera

Jon Zuzubiskar Vitoria izan da KoNet 6. ekintzako irabazlea

Lehiaketa

Jon Zuzubiskar Vitoria izan da KoNet 6. ekintzako irabazlea

Birziklapenaren Munduko Egunarekin bat eginez, Unibertsitatean paper gutxiago erabiltzeko edo birziklatzeko irtenbideak eskatu ziren

2018·06·12

$titulo.getData()


KoNet-eko 6. ekintzan, Birziklapenaren Munduko Egunarekin bat eginez, aplikazioaren erabiltzaileei eskatu zitzaien Unibertsitatean paper gutxiago erabiltzeko edo birziklatzeko irtenbideak proposa zitzatela.

Jon Zuazubiskar Vitoria, Ikus-entzunezko Graduko ikaslea izan da oraingoan irabazlea eta bere erantzuna izan zen "Medio eletronikoak erabiltzea".

Saria, haririk gabeko bloototh bozgoragailua izan da.

Beste proposamenak ondoren jasotzen dira:

  • Matlab boligrafoa baino gehiago erabili
  • Arbelak garbitzeko beste zerbait erabili paperaren ordez
  • Ordenagailua erabili
  • Arbela garbitzekoak erabili paperaren ordez
  • Telazko zapiak erabili edota ordenagailuz idatzi
  • Irakurtzeko diren artikuluak soilik Mudle bidez eskaini, ondoren, norberak erabakitzeko inprimatu nahi duen edo ez
  • Azterketa gutxiago jarri
  • Gela bakoitzean paper gutxiago euki eta borradoreak erabili
  • Gela bakoitzean dagoen paper rolloa kendu eta rotuladoreak borratzeko borradorea ipini
  • Medio elektronikoak erabili
  • Erabilitako orrial berrerabili edota ordenagailuko drive edota word aplikazioak erabili papera ez gastatzeko.
  • Formatu digitala gehiago erabili bi abantaila baititu: papera aurreztu eta leku gutxiago okupatzen du
  • Ordenagailuak gehiago erabili eta irakasleen aldetik ere paper birziklapenaren erabilera sustatu mudle erabili, papel gutxiago erabili dadin
  • Lanak eta txostenak ordenagailuz egiten jarraitu, inprimatzeko orduan paper birziklatuak erabili eta ni aldeetatik edo erabilitako paperak beste funtzio baterako erabili.

Dagoeneko martxan dago ikasturte honetako azkenaurreko ekintza.

Faltsutzearen eta Pirateriaren Aurkako Munduko egunarekin bat eginez, faltsutzearen eta pirateriaren aurkako proposamenak eskatzen dira.

Saria kasu honetan kanpo bateria bat izango da.

Erantzunak bidaltzeko epe muga uztailaren 3a da.

Uztailean proposatuko da ikasturteko azken ekintza.