Jon Zubieta Ansorregui ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen

Atzealdea

Jon Zubieta Ansorregui ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen

TESIA

Jon Zubieta Ansorregui ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen

2026·11·13

$titulo.getData()


  • Tesi titulua: Condition-Based Maintenance through a methodology for estimating component degradation.

Epaimahaia:

  • Lehendakaritza: Ekaitz Zulueta Guerrero (UVP/EHU)
  • Bokala: Ana Isabel Boyano Murillo (UVP/EHU)
  • Idazkaritza: Tomaso Poggi (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Produkzio sistema industrialetan, datuetan oinarritutako mantentze- eta anomalien detekziorako estrategiek sentsore gehigarriak behar izaten dituzte, kostua eta inplementazio-konplexutasuna handituz. Muga hori gainditzeko, tesi honetan Steptime metodologia garatu da, sistemaren azpi-ziklo denborak modu eskalagarrian definitu eta mantentze- eta anomalien detekziorako oinarri gisa erabiltzeko. Denbora horiek GRAFCET metodologiaren arabera definitutako Etapen aktibazio-denbora totalari dagozkio, eta Steptime izena hartzen dute. Metodologia erabilera-kasu esperimental batean aplikatu ondoren, Steptime-ek zirkuitu pneumatikoetako aire-ihesak, presio-jaitsierak eta aire konprimatuaren fluktuazioak islatzeko zehaztasun nahikoa dutela ikusi da.

Ondoren, ingurumen-aldagaiek Steptime-etan duten eragina kuantifikatu da, giro-tenperatura eta hezetasunean zentratuz. Steptime batzuetan temperaturaren eragin nabarmena antzeman da, -3.61 eta -6.63 ms/°C arteko aldaketekin. Hezetasunari dagokionez, ez da haintzat hartzeko hainako eraginik ikusi. Emaitzak ikusita, ingurugiroko faktoreak kontuan hartu behar direla ikusi da Steptimeetan oinarritutako mantentze eta anomalien detekzioko estrategien zehaztasuna handitu nahi bada. 

Aurkikuntza honetatik abiatuz, Steptimeek ingurumen aldagaiekiko duten sentikortasuna kontuan hartzen duen anomalien detekziorako estrategia bat proposatu da. Lehenik, aztertutako Steptime bakoitzak ingurumen-aldagaiekiko duen sentikortasuna kuantifikatzen da erregresio linealean oinarrituz. Ondoren, jarraian erabiliko den anomalien detekziorako estrategiaren arabera, seinale sentikorrak konpentsatu edo ingurumen-aldagaiak anomalia detekzioan integratzen dira. Proposaturiko estrategiaren ebaluazioa CUSUM, Wasserstein Distance (WD) eta autoenkodetzaile bat erabiliz egin da. Emaitzek, anomalien detekzioan zehaztasuna galdu daitekeela erakusten dute ingurugiroko aldagaiekiko sentsitibitatea kontuan hartzen ez bada. 

Azkenik, tesiak Steptime analisia egoeraren monitorizaziotik haratago zabaltzen du, ekoizpen-errendimendua hobetzeko, azpi-botila-lepoen detekziorako marko dinamiko bat proposatuz. Botila-lepoa den estazioa unitate mugatzaile bakar gisa tratatu beharrean, markoak botila-lepoa den estazioaren barruan zein Steptime hobekuntzarako lehenetsi behar den zehazten du. Horrek Steptime datuak ziklo-denbora murrizteko erabaki-euskarri erabilgarri bihurtzen ditu, ingeniariei hobekuntza-ahaleginak botila-lepoa den estazioaren errendimenduan aurreikusitako eragin handiena duten eragiketetara bideratzeko aukera emanez. Markoa Fagor Arrasate S. Coop.-eko industria-produkzio lerro erreal batean ebaluatu zen, eta bertan errendimendua kaltetzen duten patroiak agerian utzi zituen, besteak beste, 541,8 ms arteko goi-isatseko sakabanaketak eta portaera bimodalak.