Jon Mendiola Ramos ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen DOKTORETZA INDUSTRIALA aipamenarekin
Jon Mendiola Ramos ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen DOKTORETZA INDUSTRIALA aipamenarekin
Jon Mendiola Ramos ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen DOKTORETZA INDUSTRIALA aipamenarekin

- Tesi titulua: Metodología para la predicción del comportamiento a fatiga a alto número de ciclos (HCF) de uniones atornilladas de alta resistencia considerando las tensiones residuales y la capa plástica generada en el proceso de fabricación
Epaimahaia:
- Lehendakaritza: Miguel Muñiz Calvente (Universidad de Oviedo)
- Bokala: Diego Infante García (Universidad Politécnica de Valencia)
- Idazkaritza: Miren Larrañaga Serna (Mondragon Unibertsitatea)
Laburpena:
Azken urteetako energia kontsumoaren hazkundeak eta klima aldaketak energia berriztagarrien eskari paregabea eragin dute. Energia berriztagarrien artean, energia eolikoaren ekoizpena etengabe hazten ari da, eta horrek aerosorgailuen potentzia handitzea eta dagoeneko instalatutako makinen bizitza baliagarria luzatzeko beharra ekarri du. Horregatik, bai osagai berrien diseinuan, zein zerbitzuan dauden osagaien mantentze lanetan, funtsezkoa da haien egoera ezagutzea eta aztertzea.
Aerosorgailuen funtsezko elementuetako bat torloju bidezko loturak dira, osagai nagusiak finkatzeko ardura dutenak. Lotura horietan akats edo haustura bat izanez gero, makinaren erorketa ekar dezake. Makina eolikoen lotura kritikoetako torlojuen hausturak nekearengatik gertatzen dira, zerbitzuan jasaten dituzten karga zikliko eta iragankorren ondorioz. Torlojuaren bizitzan eragina duten faktore nagusiak fabrikazio prozesua, estutze egoera eta zerbitzuan jasaten dituen esfortzuak dira.
Tesi honetan, fabrikazio prozesua eta zerbitzuko karga baldintzak kontuan hartuta, erresistentzia altuko torlojuen bizitza estimatzeko metodologia numeriko esperimental bat garatu da. Lan honen emaitza nagusiak honako hauek dira:
- Erresistentzia altuko torlojuetan fabrikazio prozesuan sortzen diren tentsio erresidualak eta geruza plastikoa aurreikusteko metodologia numeriko esperimentala garatu eta balioztatu da. Metodologia honek hotzeko hariaren ijezketa prozesuaren eta estaldura prozesuaren eragina aurreikustea ahalbidetu du tentsio erresidualetan eta geruza plastikoan.
- Erresistentzia altuko torlojuen ziklo altuko nekearen bizitza estimatzeko hainbat metodologia numeriko garatu dira. Metodologia horien arteko konparaketak fabrikazio prozesuak torlojuaren bizitzan duen eragina kuantifikatzea ahalbidetu du. Metodologia hau neke saiakuntza esperimentalen bidez balioztatu da.Proposaturiko modeloa FE simulazio konbentzionalak eta lan baldintza ezberdinetan egindako neurketa esperimentalak erabiliz balioztatu da. Modeloa bibrazio harmoniko nagusien anplitudeak eta euren abiadura eta kargarekiko bilakaera zehaztasunez aurreikusteko gai dela erakusten dute emaitzek, denbora errealetik gertu dagoen kostu konputazionalarekin. Ondorioz, modelo murriztuak bibrazioak murrizteko kontrol estrategiatan sentsore birtual gisa erabiltzeko duen potentziala frogatzen da.
